Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazi eta ordezkoari esleitzen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazi eta ordezkoari esleitzen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2603
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/24
  • Argitaratze-data: 2012/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2012ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bitartez, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak arautu zituen beka horiek.

Lorena Deiane Salterain Belinchóni esleitu zitzaion Euskadiren Estatu Batu, Kanada eta Mexikoko Ordezkaritzan burutu beharreko beka bat New Yorken du egoitza ordezkaritza horrek, eta 2012ko maiatzaren 14an uko egin zion bekari.

Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 12. artikulua betez, 2012ko maiatzaren 2ko esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka; ordezkoak bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.

Beraz, bidezkoa da aipatutako beka hori Erlantz Grao Txapartegiri esleitzea.

Hori guztia ikusita, honako hau

Lehenengoa. Lorena Deiane Salterain Belinchónek Euskadiren Estatu Batu, Kanada eta Mexikoko Ordezkaritzan burutu beharreko bekari egindako ukoa onartzea; New Yorken du egoitza ordezkaritza horrek.

Bigarrena. Beka hori Erlantz Grao Txapartegiri esleitzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Baina, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 24a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.