- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 25ekoa, Gazteriako zuzendariarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2012ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 25ekoa, Gazteriako zuzendariarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2012ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3023
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/25
- Argitaratze-data: 2012/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2012ko martxoaren 27ko Agindua, Kulturako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2012ko deialdia egiten duena, 2012ko martxoaren 30ean eman zen argitara EHAAn.
Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2012ko maiatzaren 14an egindako proposamena ikusita, ebazpena eman zuen 2012ko maiatzaren 16an. Ebazpen horren bidez, 2012an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Halaber, jasota dago ebazpenean hautatu ez diren pertsonen zerrenda.
Aginduaren 10.3 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunei, banan-banan, Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri eman zaie. Horretaz gainera, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
Lehen artikulua. «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2012ko programarako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina) EHAAn argitaratzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Pertsona horiek honako agindu honen babespean aukeratu dituzte: «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2012ko deialdia egiteko Kulturako sailburuak 2012ko martxoaren 27an emandako Agindua (2012ko martxoaren 30eko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 25a.
Gazteriako zuzendaria,
IGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


