- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (463/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (463/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 2997
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/30
- Argitaratze-data: 2012/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (463/2011 prozedura laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren kontra aurkeztu da; ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat Esku-hartzeko Gaikuntza ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da (urriaren 10eko EHAA, 193. zk.), eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2012ko maiatzaren 30a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


