- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 5ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, 2012ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 5ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, 2012ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 2607
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/05
- Argitaratze-data: 2012/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira. Agindu hori 2010eko apirilaren 21eko Aginduak aldatu zuen (2010eko maiatzaren 4ko EHAA, 81. zenbakia).
Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen 2009ko urriaren 20ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, 2012ko ekitaldiari dagokionez, agindu horretan ezarritako laguntzetarako deialdia egiten da, hartarako arauak emanez.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak 2012a emateko deialdia egitea da ebazpen honen helburua.
Helburu hori betetzearren, guztira, 800.000 euro zuzenduko dira horretara, 2012ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Deialdi honen kargura emango diren laguntzak ez dira izango artikulu honetan finkatutako zenbatekoak baino handiagoak, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako zenbatekoa baino handiagoa. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horretako 4. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskabide-egileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren baten.
Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2012ko uztailaren 9an bukatuko da.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 5a.
Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,
PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.


