Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko ekainaren 6koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (138/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei dei egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 6koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (138/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei dei egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/06
  • Argitaratze-data: 2012/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (138/2012-E prozedura laburtua) aurkeztu da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2012ko martxoaren 13ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bitartez, ezetsi egiten da 2008ko urriaren 30eko Ebazpenez (azaroaren 24ko EHAA, 225. zk.) deitutako hautaketa-prozedurako Epaimahaiaren 2011ko urriaren 26ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozedura). Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean, prozeduran ager daitezen, eta, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.

Arkauti, 2012ko ekainaren 6a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik