- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 2030/11 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, alderdi gisa pertsonatu daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 2030/11 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 2998
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/07
- Argitaratze-data: 2012/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez jakitera ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2012ko ekainaren 5ean ebazpena eman duela non prozedura horri buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola xedatzen baita, eta 2012ko apirilaren 3an bidalitako espedientean deialdiari dagokionez egindako akatsa zuzentzen da.
2030/11 prozedura arrunta: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duen 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Prozedura honek Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aurkerako hautaketa-prozesuaren gaineko ebazpenari eragin diezaioke.
Epatze honek Funtzio Publikoko zuzendariaren 2012ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez egindakoa ordezten du. Aipatu ebazpena 2012ko maiatzaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (93. zenbakia).
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, lehenago esandako prozeduran alderdi gisa pertsonatzeko aukera izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 7a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
ª Luisa Cuesta Arandilla.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Deuseztatzen du: EBAZPENA, 2012ko apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 2030/11 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, alderdi gisa pertsona
- Ikus: AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario


