- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako kreditua agortu dela aldarrikatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako kreditua agortu dela aldarrikatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 2922
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/08
- Argitaratze-data: 2012/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduak (azaroaren 10eko 228. EHAA), ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdia deitu zuen.
Agindu horren 2. artikuluari jarraituz, bekak ordena jakin bati jarraiki emango dira, espedientea noiz aurkeztu den kontuan hartuta eta ezarritako diru-baliabideak agortu arte. Laguntzok egotzi beharreko aurrekontuan ez badago xede horretarako kreditu nahikorik eta egokirik, ezetsi egingo dira laguntza eskabideak, administrazio-ebazpenaren bitartez. Hori dela eta, programa hau indarrean dagoen bitartean diru-laguntzak emateko izendatuta dagoen kreditua agortuz gero, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak administrazio-ebazpen bat emango du, hori jendaurrean jakinarazteko, eta ebazpen horretan, kreditu hori zein egunetan agortu den adieraziko du; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. 2011ko urriaren 18ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduak ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira esleitzen duen aurrekontuaren kreditua 2012ko ekainaren 8an agortu dela jendaurrean jakinaraztea.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAA-n argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


