- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 2961
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/08
- Argitaratze-data: 2012/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2012ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratu da (112. zk.) Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Agindua, kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten duena.
Agindu horren 9.2 artikuluak Balioespen Batzordearen osaera ezartzen du, eta hau Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak EHAAn argitara emango duen ebazpenaren bidez jakinaraziko dela.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusten eta arautzen den Balioespen Batzordearen osaera argitara ematea. Balioespen Batzorde hau kide hauek osatuko dute:
Batzordeburua: Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Imanol Arana Ariz, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Maria Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Marta Merino Ortiz de Landaluze, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Idazkaria: Arturo Garcia Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako arduraduna.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


