- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 11koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinen bidez 2012ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak ematen baitira A Modalitatean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 11koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinen bidez 2012ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak ematen baitira A Modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 2836
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/11
- Argitaratze-data: 2012/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza, eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak (2011ko apirilaren 26ko EHAA, 78. zk.) nazioartekotze-beken programa arautu zuen.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko otsailaren 29ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da nazioartekotze-bekak emateko 2012ko ekitaldirako deialdia (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.).
Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 2012ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea alegia, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du programa arautzen duen aginduan bekadunak hautatzeko ezarritako prozedura.
Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek 2012ko maiatzaren 30eko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, eta nazioartekotze-beken programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Nazioartekotzeko zuzendariak honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak A modalitateko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatuko 1. fasea egiteko.
Bigarrena. Ebazpen honek 2012ko uztailaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Onuradunek bete beharko dute nazioartekotze-bekak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak ezarritakoa.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
CATALINA CHAMORRO SILGADO.
(Ikus .PDF)


