- EBAZPENA, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2012ko ekainaren 11koa, 2010-2011 ikasturterako master- eta doktorego-programak antolatzeko UPV/EHUri emandako laguntzak gutxitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2012ko ekainaren 11koa, 2010-2011 ikasturterako master- eta doktorego-programak antolatzeko UPV/EHUri emandako laguntzak gutxitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3680
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/11
- Argitaratze-data: 2012/08/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 8ko Aginduaren bidez (2010eko ekainaren 28ko EHAA), 2010-2011 ikasturterako master- eta doktorego-programak antolatzeko laguntzetarako deialdia egin zen.
Deialdi horretan xedatutakoa betez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez laguntzak eman ziren, master- eta doktorego-programetarako.
Aipatutako aginduaren 22.2 artikuluak dioenez, emandako laguntza guztia ez dela agortu egiaztatzen denean, Unibertsitate Zuzendaritzak dagokion kitapen-proposamena egingo dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari.
2012ko ekainaren 8an, Unibertsitate Zuzendaritzak EHUri emandako laguntzen kitapen-proposamena egin zuen, 16.422,61 eurokoa.
Horregatik guztiagatik, agindu horretan ezarritako gainerako prozedura-arauak bete ondoren, honako hau
Lehenengoa. Segidako laguntzen aldaketa onestea. Laguntza horiek 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez eman ziren.
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Horretarako, hilabetea izango dute, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


