Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren babesean subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako laguntzen ildoan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren babesean subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako laguntzen ildoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3504
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/12
  • Argitaratze-data: 2012/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012rako deialdia egiten duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren 20. artikuluan eta aipatutako dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebatziko du, eta EHAAn argitaratzeko aginduko.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduan deitutako esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta bestetik, ezetsitako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2012rako.

Bigarrena. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 12a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

IÑAKI MIRENA MÚGICA FLORES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik