- EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren babesean subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren babesean subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/12
- Argitaratze-data: 2012/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2012rako deialdia egiten duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren 10. artikuluan eta aipatutako dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea eta EHAAn argitaratzeko agintzea.
Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratu behar da.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduan deitutako pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: emandako diru-laguntzen zerrenda, I. eranskinean; eta ezeztatutako eskaeren zerrenda, ordea, II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da, 2012rako.
Bigarrena. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 12a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
Iñaki mirena MÚgica Flores.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


