Euskadi.eus
  • 36/2012 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Honen bidez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki hau argitaratzea xedatzen da: Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietarako Plana onartzen duen Erabakia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

36/2012 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Honen bidez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki hau argitaratzea xedatzen da: Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietarako Plana onartzen duen Erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3703
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2012/06/13
  • Argitaratze-data: 2012/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko ekainaren 12an egindako bileran, Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duen Erabakia hartu zuen. Orain, argitalpen ondorioetarako, honako hau

Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duen Erabakia ebazpen honen eranskin modura datorrena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERABAKIA, Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duena

Larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legeko 14.3. artikuluak aurreikusten duenez, plan bereziak landuko dira arrisku zehatzei aurre egiteko, baldin eta arrisku horien nolakotasunak metodologia tekniko-zientifiko berezia eskatzen badu; eta, bereziki, Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Arauan jasotako arriskuak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan eragina badute, arriskuen azterketak ematen dituen emaitzen arabera.

Plan horien artean sartzen dira ondorengo arau hauen ezarpen-eremuetan dauden establezimenduetarako landu beharreko kanpo-larrialdietako planak: istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua (otsailaren 4ko 119/2005 Errege Dekretuak eta uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuak aldatua); Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuen aurrean kontrola eta plangintza egiteko babes zibileko oinarrizko gida-lerroa onartzen duen irailaren 19ko 1196/2003 Errege Dekretua; eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten organoak zeintzuk diren adierazten duen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretua.

Arau horiekin bat etorriz, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek kanpo larrialdietako plana landuko dute, industrialekin lankidetzan, aurretik aztertutako, sailkatutako eta ebaluatutako balizko istripuen ondorioei aurrea hartzeko, eta hala egokituz gero, ondorioak arintzeko. Plan horrek babesteko neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta agintariak, organoak eta parte hartu behar duten zerbitzuak koordinatzeko eskema ezarriko ditu.

Kanpoko Larrialdi Planak lantzerakoan parte hartu dute bertan sartuta dauden erakundeek eta eragileek. Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko txostena jaso dute 2011ko abenduaren 1ean, eta bai beharrezko homologazioa ere, Estatuko Babes Zibileko Batzordeak aho batez erabaki ondoren, 2012ko maiatzaren 10ean.

Horren indarrez, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Gabirian (Gipuzkoa) dagoen Mina Troyako hondakin-baltsako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen da.

Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik