- 750/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andea izendatzen da Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu750/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andea izendatzen da Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3416
- Xedapen-zk.: 750
- Xedapen-data: 2012/06/15
- Argitaratze-data: 2012/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 15eko 219/2012 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2012ko apirilaren 26ko EHAAn (82. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Kontuan izanik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Kontuan izanik, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea, Osakidetzako langile finkoa, Erakunde Zentraleko Fakultatibo Espezialista KSUko Medikuaren lanpostu funtzionaleko 15839 hurrenkera-zenbakiko plazaren titularra dena, Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatu dutela.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea izendatzen duten egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 2124/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena.
- Ikus: 219/2012 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.


