- 751/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu751/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3417
- Xedapen-zk.: 751
- Xedapen-data: 2012/06/15
- Argitaratze-data: 2012/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertu dugu Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 15eko 220/2012 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2012ko apirilaren 26ko EHAAn (82. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Kontuan izanik, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea, Osakidetzako langile finkoa, Gipuzkoa Eskualdean Erizainaren lanpostu funtzionaleko 2635 hurrenkera-zenbakiko plazaren titularra dena, Gipuzkoa Eskualdean Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu dutela.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
Lehenengoa. M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendapen hori ematen dioten egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 220/2012 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 2125/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoako Eskualdeko Erizaintzako zuzendaria kargutik kentzen duena.


