- 753/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu753/2012 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3419
- Xedapen-zk.: 753
- Xedapen-data: 2012/06/15
- Argitaratze-data: 2012/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertu dugu Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 15eko 222/2012 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2012ko apirilaren 26ko EHAAn (82. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Granado Gutiérrez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
Lehenengoa. Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 2127/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.
- Ikus: 222/2012 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoa Eskualdeko Pertsonalaren zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.


