Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko ekainaren 20koa, Elikagaien Kalitateko zuzendariarena. Honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 1eko Aginduaren itzalpean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da. Agindu horren arabera, 2011ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak ematen dira, abenduaren 2ko 203/2008 dekretuaren babesean. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 20koa, Elikagaien Kalitateko zuzendariarena. Honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 1eko Aginduaren itzalpean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da. Agindu horren arabera, 2011ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak ematen dira, abenduaren 2ko 203/2008 dekretuaren babesean. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3230
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/20
  • Argitaratze-data: 2012/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2011ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak emateko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 1eko Aginduaren arabera, ebazpenak eman dira eta onuradunei jakinarazi zaizkie, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak emateko (Bikain Programa) abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan dirulaguntzak emateko ezarritako prozedurari jarraiki. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak aldatu zuen.

Aipatutako Aginduan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, dagozkion dirulaguntzen Ebazpena banan-banan jakinarazteari kalterik egin gabe, EHAAn argitaratuko da aipatutako agindu horren itzalpean laguntza jasoko duten onuradunen zerrenda.

Horrenbestez, ondokoa

Lehenengoa. Orokorrean jakitera ematearren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 1eko Aginduaren itzalpean elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako 2011ko ekitaldirako emandako dirulaguntzak nork jaso behar dituen argitara ematea, zerrenda batean bildurik. Dirulaguntzak ebazpen honetako eranskinean datoz jasota.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Elikagaien Kalitateko zuzendaria,

IMANOL DE LA FUENTE ARTEAGABEITIA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.