Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko ekainaren 23koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, Elkartzen Programaren baitan kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 23koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, Elkartzen Programaren baitan kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2908
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/23
  • Argitaratze-data: 2012/06/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak Elkartzen programa arautzen du (2005eko apirilaren 20ko EHAA) agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da (2012ko ekainaren 22ko EHAA). Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira, abenduaren 23ko 6/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zk.).

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta hor ezarritako ahalmenei jarraituz, egoki da, hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2012ko ekitaldirako deialdia egitea.

Ebazpen honen xedea da Elkartzen Programako laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Elkartzen Programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egiteko. Programa hori, bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da.

Xede horretarako, guztira, 1.500.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 6/2011 Legeaz onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2012ko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gera litezkeen aurrekontu-baliabideen arabera, betiere laguntza-programa horiei buruzko ebazpenak hartu baino lehen. Halakorik gertatuz gero, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder) programa hau finantzatzen lagundu du, 2007-2013 eperako.

  1. Elkartzen Programaren laguntzak alegia, kanpo sustapeneko jarduerak egiteko, irabazi-asmorik gabeko erakundeei ematen zaizkien laguntzak eskuratzeko, programa hori arautzen duen aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek.

  1. Eskabidea egiteko eredu normalizatua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan eskuratu ahal izango da, baita sail horrek Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde-bulegoetan edo interneteko helbide honetan ere: www.ej-gv.net.

  2. Eskatzaileek leku hauetan aurkez ditzakete eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean; sail horrek lurralde historiko guztietan dituen lurralde-ordezkaritzetan; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2012ko uztailaren 31n.

Lehenengoa. Honako deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 23a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.