- 805/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak egiteko laguntza-eskaerak baloratzeko aurreikusi den Batzordeko kideak izendatzen dira. Laguntza hauetarako deialdia Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 804/2012 Ebazpenaren bidez egin da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu805/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak egiteko laguntza-eskaerak baloratzeko aurreikusi den Batzordeko kideak izendatzen dira. Laguntza hauetarako deialdia Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 804/2012 Ebazpenaren bidez egin da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3429
- Xedapen-zk.: 805
- Xedapen-data: 2012/06/25
- Argitaratze-data: 2012/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak egiteko laguntzak deitzen dituen Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren ekainaren 25eko 804/2012 Ebazpenak ezartzen duenez, aurkezten diren eskaerak baloratzeko, dagokion Balorazio Batzordea eratuko da, Enteko Zuzendari Nagusiak izendatua.
Ebazpen horretan xedatutakoa betetzeko, eta indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan eskumenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Pertsona hauek izendatzea etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak egiteko laguntzak deitzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 804/2012 Ebazpenean aurreikusitako Batzordeko kide:
Batzordeburua:
Titularra: Maite Paino Ortuzar, Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordea.
Ordezkoa: Francisco Serna Rodríguez, Korporazioko Prestakuntzako zerbitzuburua.
Lehenengo batzordekidea:
Titularra: María Hipólita Ramos Márquez, Erizaintzako Prestakuntzako arduraduna.
Ordezkoa: María Gloria Gómez Calzado. Korporazio Arloko teknikari arduraduna.
Bigarren batzordekidea:
Titularra: María Carmen Inmaculada Sánchez Martín, Erizaintzako aholkularia.
Ordezkoa: M.ª Ángeles Cidoncha Moreno, Erizaintzako Irakaskuntza eta Ikerkuntzako arduraduna.
Hirugarren batzordekidea:
Titularra: Carolina Ortega Ortega, Aurrekontu Kudeaketako zuzendariordea.
Ordezkoa: Enrique Lamsfus Arrien, Aurrekontuen Kudeaketako Zuzendariordetzako zerbitzuburua.
Laugarren batzordekidea:
Titularra: J. Ignacio Fraile Esteban, Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzako atalburua.
Ordezkoa: Jon Letona Aramburu, Korporazioko zerbitzuburua.
Idazkaria:
Titularra: Ana Patricia Pujana Uriarte, Korporazio Arloko teknikari arduraduna.
Ordezkoa: M.ª Natividad Ortiz Ruiz de Loizaga, Korporazio Arloko teknikari arduraduna.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari (Araba kalea, 45-PK 01006, Vitoria-Gasteiz) hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hauek dira errekurtsoetarako arauzko oinarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duena; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PéREZ GIL.


