- 207/2012 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Bilbo Osasun Eskualdeko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, M.ª Antonia Díez Matabuena andrearen funtzio-esleipena baliogabetu egiten da Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdeko Javier Sáez de Buruagako Osasun Zentroko unitateburu moduan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu207/2012 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Bilbo Osasun Eskualdeko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, M.ª Antonia Díez Matabuena andrearen funtzio-esleipena baliogabetu egiten da Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdeko Javier Sáez de Buruagako Osasun Zentroko unitateburu moduan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3420
- Xedapen-zk.: 207
- Xedapen-data: 2012/06/30
- Argitaratze-data: 2012/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako Bilbo Osasun Eskualdeko gerentearen urriaren 20ko 162/2010 Ebazpen bidez, Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburuaren funtzioak esleitu zitzaizkion M.ª Antonia Díez Matabuena andreari.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
Lehenengoa. Interesdunak berak eskatuta, M.ª Antonia Díez Matabuena andrearen funtzio-esleipena baliogabetzea Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburu moduan.
Bigarrena. Ebazpen honek 2012ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Bilbao, 2012ko ekainaren 30a.
Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


