- 208/2012 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Bilbao Eskualdeko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, deialdi publikoa iragartzen da Bilbao Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburuaren lanpostua betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu208/2012 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Bilbao Eskualdeko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, deialdi publikoa iragartzen da Bilbao Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburuaren lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 145
- Hurrenkera-zk.: 3447
- Xedapen-zk.: 208
- Xedapen-data: 2012/07/01
- Argitaratze-data: 2012/07/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Bilbao Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburuaren lanpostua hutsik dagoenez, Zuzendaritza honek deialdi publiko bat deitzea erabaki du lanpostu hori betetzeko, izendapen askeko sistema bidez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen (ekainaren 26ko 8/1997 Legea) 28. artikuluko Hirugarren Arau Komunean eta Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituen Dekretuan (uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua) xedatutakoari jarraituz. Deialdi horretan oinarri hauek izango dira:
OINARRIAK
Lehenengoa. Bilbao Eskualdeko Javier Sáez de Buruaga Osasun Zentroko unitateburuaren lanpostua, Ebazpen honen bidez deitzen dena A1/B1 lanbide-taldeetako Osakidetzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan plaza jabetzan daukaten langile finkoek eska dezakete (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratudun langileak), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
Titulu hauetakoren bat izatea:
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatura izatea, Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialitateduna edo Medikuntza Orokorreko Medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomaren bat izatea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera, edota Pediatrian espezialitatea izatea.
Unibertsitate-diplomatura Erizaintzan.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia: 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 taldeetako zereginetan.
Bigarrena. Interesdunek Bilbao Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkidearen Legea).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu gura duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera (aplikazio informatikoan beteta dutenek izan ezik), non Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketaren Memoria-Proiektua txertatuko baita, honako hauek jasoz:
Titulu Akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2012ko uztailaren 1a.
Bilbao Eskualdeko zuzendari gerentea,
Jesús M.ª Larrañaga Garitano.


