Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Erandio, Leioa eta Loiu udalerrietan 132 kV-ko Gatika-Leioa linea elektrikoa 21. euskarriaren eta Leioa Transformazio Azpiestazioaren artean birpotentziatzeko instalazioak hartzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Erandio, Leioa eta Loiu udalerrietan 132 kV-ko Gatika-Leioa linea elektrikoa 21. euskarriaren eta Leioa Transformazio Azpiestazioaren artean birpotentziatzeko instalazioak hartzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3760
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/03
  • Argitaratze-data: 2012/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Erref.: L-7611 ASS/SM.

Esp.: 48-AT-H-2011/49.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez instalazio elektriko hori herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak honako hau erabaki du: erantsitako zerrendan jasotako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei dei egitea, adierazitako egun eta orduan Erandio, Leioa eta Loiuko udaletxeetara agertu eta bertan eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak, eta, hala badagokio, behin betiko okupazioaren akta egiteko.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Erantsitako zerrendan zehaztutako leku, egun eta orduan jasoko dira aktak, zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari lekua, eguna eta ordua, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitarapenei dagokienez.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 1.a-48010 Bilbao), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2012ko uztailaren 3a.

Lurralde ordezkaria,

MIREN Aintzane Izaguirre ETXEBERRIA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik