Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 4koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, «Bilbao-Donostia trenbide-lineako Altzolako saihesbidearen informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 4koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, «Bilbao-Donostia trenbide-lineako Altzolako saihesbidearen informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 3779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/04
  • Argitaratze-data: 2012/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Trenbide Sareak kudeatzen dituen trenbide-lineetan burdinbide bakarra dago ibilbidearen % 80tik gorako zatian. Horrek asko zailtzen du batez ere bidaiariak garraiatzeko erabiltzen diren linea horien ustiapena, eta ikaragarri mugatzen, salgaien garraiorako gaitasuna (gaur egun ia ez da salgairik garraiatzen). Beraz, oso beharrezkoa da pixkanaka bi burdinbide jartzea, maiztasun egokia bermatzeko aukera emango duten tarteetan.

Azterlanak xede duen tartea Bilbao-Donostia trenbidearen barruan dago, Altzolan, eta burdinbide bakarrean egiten ditu 1.700 bat metro, nahiko trazadura bihurgunetsuan Informazio-azterlanaren helburua da bi burdinbide izango duen saihesbidea egiteko obrak zehaztea. Azterlanak aurreikusten du gainera, Altzolan geltoki berri bat eraikitzea (geltokira N-634 errepidetik erraz heldu ahal izango da, 70 metroko bidea eginda), tunel bat eraikitzea (462 m), Azkarateko mendaterantz igotzeko zubia birmoldatzea eta Arriaga industrialderantz sartzeko zubi berri bat eraikitzea Horretaz aparte, argindar, segurtasun, komunikazio eta gainegituretako obrak ere definitu beharko dira.

Trazadura berriak abantaila hauek izango ditu: ibilbidea ia 500 metro laburtzea, trenak errazago gurutzatu ahal izatea, bi trenbide-pasagune kentzea eta geltoki berrira erraz iritsi ahal izatea.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen arabera (1998ko martxoaren 27ko EHAA, 59. zk.), garraio-azpiegiturako proiektuei ingurumen-eraginaren ebaluazio sinplifikatua egin ahal izango zaie, baldin eta 2 km baino gutxiagoko ibilbide-aldaketak definitzen badituzte. Ebaluazio horren helburua honako hau izango da lege horren III. Tituluko II. Kapituluaren 43. artikuluan ezarritakoaren arabera: ingurunean eragin txikia duen proiektua burututakoan edo ingurumenaren gaineko eraginak detektatzea edo zuzentzea erraza denean ingurumenaren gaineko eraginak baloratzea.

Ez da beharrezkoa Ingurumen Inpaktuaren Azterketa bat egitea, proiektua ez baitago sartua legearen I-b eranskinaren zerrendan. Nolanahi ere, obra horien ondoriozko eraginak ahalik eta ondoen baloratzeko, informazio-azterlanak, 12. eranskinean, Ingurumen Inpaktuaren Azterketa bat jasotzen du.

Informazio-azterlana, Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamenduko 10.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean jarri da, Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 20011ko maiatzaren 30eko EHAAn (101. zk.) eta ekainaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta hogeita hamar egun baliodunetan zehar ikusgai egon zen Elgoibarko Udalaren iragarki-oholean.

Izapide horietan ez da ez alegaziorik, ez iradokizunik jaso.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egin zen, eta bertan, eraikitze-proiektua gauzatzeko zenbait baldintza ezarri, eta obrak egiteko eta zerbitzua ustiatzeko zenbait babes-neurri eta neurri zuzentzaile finkatu ziren.

Dokumentua Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako teknikariek ikuskatu dute, eta beraiek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta bete egiten ditu trenbideen arloko legeria espezifikoa, eta, bereziki, Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluak.

Organo honek eskumena dauka Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren arabera (Dekretu hori azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Behin betiko onartzea «Altzolako saihesbidearen informazio-azterlana», bai eta jendaurreko informazio- eta entzunaldi-espedientea ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, idatzi bat helarazi beharko diote organo honi edo Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 4a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.