- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 5ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2011ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bitartez emandako bekak jasotzeko eskubidea galdu dela erabakitzen duena. Ebazpen horrekin honako deialdi hauxe ebatzi zen: I. eranskinean zehaztutako ikasleei dagokienez, 2011-2012 ikasturtean zehar, Itsasmendikoi Pasaia eta Itsasmendikoi Bermeokoan eta Ondarroako Antiguako Ama Ikastetxean itsas-arrantzako ikasketak egiteko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 5ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2011ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bitartez emandako bekak jasotzeko eskubidea galdu dela erabakitzen duena. Ebazpen horrekin honako deialdi hauxe ebatzi zen: I. eranskinean zehaztutako ikasleei dagokienez, 2011-2012 ikasturtean zehar, Itsasmendikoi Pasaia eta Itsasmendikoi Bermeokoan eta Ondarroako Antiguako Ama Ikastetxean itsas-arrantzako ikasketak egiteko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 4175
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/05
- Argitaratze-data: 2012/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2011ko urriaren 7ko Aginduaren bitartez (2011ko azaroaren 11ko EHAA, 214. zk.), 2011-2012 ikasturtean zehar, Itsasmendikoi Pasaia eta Itsasmendikoi Bermeokoan eta Ondarroako Antiguako Ama Ikastetxean itsas-arrantzako ikasketak egiteko deialdia argitaratu zen.
Izangaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua bukatu ostean, aipatu aginduan zehaztutako Batzordeak proposaturik, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2011ko azaroaren 30eko Ebazpena argitaratu zen EHAAn; izan ere, 2011-2012 ikasturtean zehar, Itsasmendikoi Pasaia eta Itsasmendikoi Bermeokoan eta Ondarroako Antiguako Ama Ikastetxean itsas-arrantzako ikasketak egiteko deialdia ebatzi baitzen ebazpen horren bitartez.
Beketarako deialdi egiteko delako aginduaren hamabigarren ebazpen-zatian honako hauxe esaten da:
Ikaslea kurtsora bertaratzen ez bada, beka jasotzeko eskubidea galduko du. Ez-bertaratzea honelaxe neurtuko da:
Ikaslearen ez-bertaratze faltek eskola-orduen % 15etik gora egiten badute, beka galtzea ekarriko dio, eta, horretaz gain, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.
Justifikatutako falten kasuan, falta-kopuruak eskola-orduen % 30etik gora egiten badu, goiko lerroaldean zehaztutako ondorioak izango dira. Edonola ere, klasera berriro hasten den unean aurkeztu behako da falten justifikazioa
Kurtsoa bukatu ostean, ikastetxeek bidalitako informazioaren bidez zera jakin dugu: Ez-bertaratze faltak direla-eta bekarako eskubidea zein ikasleek galdu duten (I. eranskina).
Horiek horrela, honako hau
Lehengoa. Deklaratzea ezen, 2011ko azaroaren 30ekoa Ebazpenaren bitartez emandako beketarako eskubidea galdu dutela I. eranskinena zehaztutako ikasleek. Ebazpen horrekin honako deialdi hauxe ebatzi zen: 2011-2012 ikasturtean zehar, Itsasmendikoi Pasaia eta Itsasmendikoi Bermeokoan eta Ondarroako Antiguako Ama Ikastetxean itsas-arrantzako ikasketak egiteko deialdia.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 5a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
JOKIN DíAZ ARSUAGA.
(Ikus .PDF)


