- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 6koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2012ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 6koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2012ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3476
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/06
- Argitaratze-data: 2012/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.
Aginduaren horren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hori ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinaraziko da.
Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 12ko Ebazpenean 2012ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2012 ekitaldirako agindu horren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. Argitaratzea 2012ko ekainaren 22an agortu egin zela turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2012an jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen programa hori.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 6a.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


