- 904/2012 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez aldatu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan lantokia izango duten hainbat kategoria profesionaletan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuetako kalifikazio-epaimahaiak izendatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu904/2012 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez aldatu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan lantokia izango duten hainbat kategoria profesionaletan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuetako kalifikazio-epaimahaiak izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3497
- Xedapen-zk.: 904
- Xedapen-data: 2012/07/06
- Argitaratze-data: 2012/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenen arabera,
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 Ebazpena aldatzea, Terapeuta Okupazionalen kategoriako kalifikazio-epaimahaiari dagokionez. Ondorengoak dira onartzen diren aldaketak.
Joana Losada Otero andrea hirugarren kide titular izateko egin zen izendapena baliogabetzea.
Susana García Ruiz andrea hirugarren kide titular izendatzea.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 Ebazpena aldatzea, Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialisten kategoriako kalifikazio-epaimahaiari dagokionez. Ondorengoak dira onartzen diren aldaketak.
Julián Salvador Blanco jauna presidente titularra izateko egin zen izendapena baliogabetzea.
María Carmen Castro Longo andrea presidente titular izendatzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 Ebazpena aldatzea, Erradioterapiako Teknikari Espezialisten kategoriako kalifikazio-epaimahaiari dagokionez. Ondorengoak dira onartzen diren aldaketak.
Juan Carlos Martín Urreta jauna lehenengo kide titularra izateko egin zen izendapena baliogabetzea.
Lorenzo Álvarez del Pozo jauna lehenengo kide titular izendatzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 573/2012 Ebazpena aldatzea, Farmaziako Laguntzaileen kategoriako kalifikazio-epaimahaiari dagokionez. Ondorengoak dira onartzen diren aldaketak.
María Begoña Barriuso Amo andrea ordezko bigarren kide izateko egin zen izendapena baliogabetzea.
Bosgarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Seigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren 22. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko zaio Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 6a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendari Nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


