- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 4176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/09
- Argitaratze-data: 2012/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Lana eta enplegua
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2012ko lehenengo deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko apirilaren 16ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 79. zk., 2012ko apirilaren 23koa), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horiek lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek egin dituzte.
Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 9a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


