- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 12koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, ADSIS Fundazioaren baimena, zenbait espezialitatetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa jarduteko daukana, berritu eta zabaltzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 12koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, ADSIS Fundazioaren baimena, zenbait espezialitatetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa jarduteko daukana, berritu eta zabaltzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3861
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/12
- Argitaratze-data: 2012/08/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp.zk. / Gaia: Seg/0047/2012
Bat. 1996ko azaroaren 29ko Industria, Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenaren bidez, Asociación de Servicios de Iniciativa Social (ADSIS) erakundea, gaur egun ADSIS Fundazioa dena, ondoren aipatzen diren espezialitateetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen:
Urgailuen instalatzailea.
Hozkailuen instalatzailea.
Hozkailuen kontserbatzaile-konpontzailea.
Berogailuen eta ur bero sanitarioaren instalatzailea, edozein eratako potentziadunak.
Bi. 2008ko urtarrilaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenaren bidez, aipatu erakundeari Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi bezala jarduteko baimena berritu zitzaion, baina bakarrik Urgailuen Instalazio espezialitateari zegokionean.
2012ko ekainaren 27an, ADSIS Fundazioaren ordezkaritzak beste berrikuntza bat eskatu du Urgailuen Instalazio espezialitatean Erakunde Aintzatetsi bezala jarduteko. Idatzi berean eskatzen du ondoren aipatzen diren espezialitateetan Erakunde Aintzatetsi bezala baja ematea:
Hozkailuen instalatzailea.
Berogailuen eta ur bero sanitarioaren instalatzailea, edozein eratako potentziadunak.
Hozkailuen kontserbatzaile-konpontzailea.
Hiru. Halaber, ADSIS Fundazioak, 2012ko maiatzaren 23an, eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, bere profesionalak prestatzeko Erakunde Aintzatetsi aitormena zabaldu zekion ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak ezartzen duen eta ondoren zehazten den espezialitatera (795/2010 Dekretua, gas fluordunen merkaturatzea, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituena):
Edozein kopurutan fluordun hozgarri karga duten hozkailu-sistema daukaten ekipoen manipulazioa (Ikastaroak: oinarrizkoa FP 1 eta osagarria FP 2).
Lau. Eskabide horrekin aurkeztutako dokumentazioarekin eta ekainaren 4an gehitu zitzaionarekin, 63/2006 Dekretuak, martxoaren 14koak, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, bere V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu zuen, eta bereziki:
Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izanik: Aita Larramendi kalea 2, 48012 Bilbao.
Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
Bost. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek, 2012ko maiatzaren 31n, ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara eta hauek, 2012ko ekainaren 5eko ziurtagirian dioenez, indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituzte.
Sei. 2012ko ekainaren 6an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako buruak, ADSIS Fundazioak Erakunde Aintzatetsi gisa ikastaroak emateko duen aitormena zabaltzearen aldeko txostena eman zuen, eta, zehazki, edozein kopurutan fluordun hozgarri karga duten hozkailu-sistema daukaten ekipoen manipulazio espezialitatera (Ikastaroak: oinarrizkoa FP 1 eta osagarria FP 2).
Espedientearen ebazpenean, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. 63/2006 Dekretuak, martxoaren 14koak, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak, bere 26 artikuluan zera dio: Prestakuntzarako Entitate Aintzatetsi izateko baimena 5 urterako emango da gehienez, eta epea amaitu baino lehen berriztatu beharko da, betiere bere titularrak eman zeneko eskakizunak eta baldintzak betetzen baditu.
Hiru. Ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak, gas fluordunen merkaturatzea, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituenak, 8.2 artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.
Lau. Halaber, egiaztatuta geratu da ADSIS Fundazioa delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; bere instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan egonda.
Bost. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
ADSIS Fundazioak Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Entitate Aintzatetsi bezala duen aitormena berritzea, ondoren zehazten den espezialitate eta kategorian:
Barruko Ur Instalazioak Iturgintzarako norbanakoaren prestakuntza txartela.
Eskatutakoaren arabera, Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Entitate Aintzatetsi bezala ADSIS Fundazioak duen baimena, ondorengo espezialitatera zabaltzea:
Edozein kopurutan fluordun hozgarri karga duten hozkailu-sistema daukaten ekipoen manipulazioa (Ikastaroak: oinarrizkoa eta osagarria).
Egin duen eskaera onartu eta beraz, ADSIS Fundazioa, Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Entitate Aintzatetsi gisa bajan ematea ondoren zehazten diren espezialitateetan:
Hozkailuen instalatzailea.
Hozkailuen kontserbatzaile-konpontzailea.
Berogailuen eta ur bero sanitarioaren instalatzailea, edozein potentziadunak.
Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian, zeinetan erakundeak REFPA zk. A-0030 zenbakia daukan, dagozkion oharpenak egin daitezen agintzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta ikuskatuak izan diren instalazioetan ikastaroak emateko. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
Aitortutako entitate orok legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak bete beharko ditu. Aitortutako entitateek galdu egingo dute Aitortutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


