Euskadi.eus
  • 901/2011 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko laguntza-eskariak aztertze aldera aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 900/2012 Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

901/2011 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko laguntza-eskariak aztertze aldera aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 900/2012 Ebazpenaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3808
  • Xedapen-zk.: 901
  • Xedapen-data: 2012/07/12
  • Argitaratze-data: 2012/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 900/2012 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzenbide pribatuko ente publikoaren menpeko zerbitzu-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Ebazpen horrek dioenez, aurkeztutako eskariak aztertzeko, erakundeko zuzendari nagusiak horretarako izendatutako balorazio-batzorde bat sortuko da.

Ebazpen horretan xedatutakoa betetzeko, eta indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 900/2012 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren menpeko zerbitzu-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Ebazpen horretan, batzorde bat osatzea aurreikusten zen, eta batzordekideak izendatzen dira orain:

Batzordeburua:

Titularra: Maite Paino Ortuzar, Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordea.

Ordezkoa: Francisco Serna Rodríguez, Prestakuntzako Korporazioko zerbitzuburua.

Lehenengo bokala:

Titularra: María Hipólita Ramos Márquez, Erizaintzako Prestakuntzako arduraduna.

Ordezkoa: María Gloria Gómez Calzado. Korporazio Arloko teknikari arduraduna

Bigarren bokala:

Titularra:María Carmen Inmaculada Sánchez Martín, Erizaintzako aholkularia.

Ordezkoa: M.ª Ángeles Cidoncha Moreno, Erizaintzako Irakaskuntza eta Ikerkuntzako arduraduna.

Hirugarren bokala:

Titularra: Carolina Ortega Ortega, Aurrekontu Kudeaketako zuzendariordea.

Ordezkoa: Enrique Lamsfus Arrien, Aurrekontu Kudeaketako Zuzendariordetzako zerbitzuburua.

Laugarren bokala:

Titularra: J. Ignacio Fraile Esteban, Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzako atalburua.

Ordezkoa: Jon Letona Aramburu, Korporazioko zerbitzuburua.

Idazkaria:

Titularra: Ana Patricia Pujana Uriarte, Korporazio Arloko teknikari arduraduna.

Ordezkoa: M.ª Natividad Ortiz Ruiz de Loizaga, Korporazio Arloko teknikari arduraduna.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45; 01006, Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hauek dira errekurtsoetarako arauzko oinarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duena; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.