Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultura-programa edo -jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren babesean egindako laguntza-eskabideak ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultura-programa edo -jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren babesean egindako laguntza-eskabideak ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/16
  • Argitaratze-data: 2012/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2012ko apirilaren 16an, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, EHAAn.

  2. Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren 13.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Balorazio batzordeak 2012ko uztailaren 12an ebazpen-proposamen bat egin zuen, aurkeztutako laguntza-eskabideen gainean, eta baita Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari jakinarazi ere, horrek, hura ikusita, erabakia har zezan aurkeztutako laguntza-eskabideen gainean.

    Horiek horrela, eta Balorazio batzordeak prestatutako ebazpen-proposamena ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Entitate onuradunak.

  1. eranskinean jakinarazten diren entitateei diru-laguntzak esleitzea, bertan agertzen diren kopuruengatik eta kasuan kasu aipatutako programa(k) edo jarduera(k) garatzeko.

    Bigarrena. Ezetsitako eskabideak.

  2. eranskinean jakinarazten diren laguntza-eskabideak ezestea, bertan aditzera ematen diren arrazoietan oinarrituz.

    Hirugarrena. Entitate onuradunek kontuan hartu beharreko aspektuak.

    Entitate onuradunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenean ezarritako guztia bete beharko dute (2012ko apirilaren 16ko EHAA, 74. zk.).

    Laugarrena. Jakinarazpena.

    Ebazpen hau entitate interesdun orori jakinaraztea.

    Bosgarrena. Publizitatea.

    Kasuan kasuko programengatik edo jarduerengatik jasotako diru-laguntzen kopuruak eta beren entitate onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke etxepare euskal institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago azaroaren 26ko 30/1992 legearen 114. artikuluan.

    Donostia-San Sebastián, 2012ko uztailaren 16a.

    Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

    Maria Aitzpea Goenaga Mendiola.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik