- 907/2012 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak eskuordetuta, zeinen bidez 2011ko abenduaren 30ean Batzordean aztertutako gaiak, tokiko korporazioei osasun-zentroak eraikitzeko, handitzeko, berritzeko edo konpontzeko eta zentro horiek altzariz hornitzeko diru-laguntzak emateari buruzkoak, onartzen diren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu907/2012 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak eskuordetuta, zeinen bidez 2011ko abenduaren 30ean Batzordean aztertutako gaiak, tokiko korporazioei osasun-zentroak eraikitzeko, handitzeko, berritzeko edo konpontzeko eta zentro horiek altzariz hornitzeko diru-laguntzak emateari buruzkoak, onartzen diren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3784
- Xedapen-zk.: 907
- Xedapen-data: 2012/07/16
- Argitaratze-data: 2012/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Administrazio-Kontseiluak 2009ko otsailaren 4an eta 2010eko otsailaren 17an hartutako Erabakien bidez, 2009 eta 2010. urteetan tokiko erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.
2011ko abenduaren 30ean, berariaz horretarako izendatutako batzordeak, agiriak aztertuta eta egindako proposamena onartuta, deialdietako bosgarren eta zazpigarren oinarri-arauei jarraituz eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak eskuordetzan emandako eskumena betez,
Lehenengoa. Laguntzak ordaintzeko agiriak aurkezteko epea luzatzeko, Anoeta, Busturia, Mutiloa eta Berriatuko udalek aurkeztu dituzten eskabideak onartzea.
Bigarrena. Abadiñoko Udalari 96.000,00 berresleitzea mediku-kontsultategi berria eraikitzeko, Gorliz eta Artziniegako udalei eta Apellanizko Administrazio Batzarrari emandako kopuruak deuseztatzeagatik.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea gai honetan interesa duten udalei.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Diru-laguntza jasoko duen tokiko erakundeari dagokion onarpen-agiria bidaltzea. Agiri hori behar bezala beteta itzuli beharko du, jakinarazten denetik hasi eta 15 eguneko epean.
«Ebazpen honek, behin betikoa izanik, administrazio-bidea ixten badu ere, interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek jasotakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak ezarritakoari jarraiki). Horrez gain, administrazioarekiko auziaren bideari ere ekin ahal izango dio zuzenean».·
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.
Administrazio Kontseiluak eskuordetuta,
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: ERABAKIA, Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2009ko otsailaren 17an egindako bileran hartutakoa. Horren bidez, tokiko korporazioei 2010. urtean laguntzak emateko deialdia eta oinarri-arauak onartu dira.
- Zuzendutakoa: 1389/2012 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «907/2012 Ebazpena, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez 20
- Ikus: ERABAKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2009ko otsailaren 4an egindako bileran hartutakoa. Horren bidez, tokiko korporazioei 2009. urtean laguntzak emateko deialdia eta oinarri-arauak onartu dira.


