- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 17koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 17koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatua
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3496
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/17
- Argitaratze-data: 2012/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
ª Asunción Larraza Echeverria andreak gorako errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpenaren (EHAA, 2011-08-8) kontra, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko Euskara espezialitatean eta txanda libreari dagokionez. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2011-01-10) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak.
Aipatutako gorako errekurtsoa zati batean aintzat hartu izanaren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko uztailaren 16ko ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2011ko uztailaren 18ko ebazpena aldatu zen, aipatutako aukeratze-prozesuaren lehiaketa-fasean lehiatzaileek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena. Aldaketa horren ondorioz, aldi horretan 9,7460 guztizko puntuazioa lortu zuen eskatzaileak.
Horrek M.ª Asunción Larraza Echeverria andreak lortutako guztizko puntuazioa handitzea ekarri du, eta hautagai hautatu bezala sartzea aipatu prozesuan.
Ondorioz, eta horren arabera,
Lehenengoa. M.ª Asunción Larraza Echeverria andrea 7,2658ko puntuazio orokorraz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozedura gainditzearren hautatu diren izangaien behin betiko zerrendan sartzea, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko euskara espezialitatean, eta txanda librean. 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deialdia egin zen.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaiak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkez ditzan 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak.
Epe horren barruan, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galdu eta lehenago egindako jardun guztiak baliogabetu egingo dira; horrez gain, erantzukizuna izan lezake hasierako eskabidea faltsutzearren.
Hirugarrena. Ebazpen hau Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrietan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net, argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 17a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


