Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2012ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2012ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 3742
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/23
  • Argitaratze-data: 2012/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, Gaztemundu programaren 2012ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako Ebaluazio Batzordea 2012ko maiatzaren 23ko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek, eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Ebaluazio Batzordeak 2012ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. Deialdi honetatik kanpo uztea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.