- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, 2012. urterako baimendutako prezioei eta jakinarazitako prezioei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzeko aukera onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, 2012. urterako baimendutako prezioei eta jakinarazitako prezioei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzeko aukera onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 160
- Hurrenkera-zk.: 3753
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/24
- Argitaratze-data: 2012/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran, honakoa erabaki zuen:
ERABAKIA
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretu-Legeko 23. artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legeko 91. artikulua aldatu zuen. Horren ondorioz, bidaiari-garraioaren zerga-tasa ehuneko zortzitik ehuneko hamarrera igoko da, 2012ko irailaren 1etik aurrera.
2011ko abenduaren 1ean, Euskadiko Prezioen Batzordeak 2012. urterako prezioak onartu zizkien eskatzaileei.
Baimendutako prezioak Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartzen duenez bere baitan, bidezkoa da aukera hau ematea prezioak aipatutako bileretan onartu zizkien operadoreei: prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzea.
Halaber, bidezkoa ere bada igoera aplikatzeko aukera ematea jakinarazitako prezioen araubidepean egon eta 2012. urterako tarifak jakinarazi dituztenei.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera ehuneko zortzitik ehuneko hamarrera, hain zuzen aplikatzeko aukera ematea honako operadore hauei: 2012. urterako prezioak Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu zizkienak nahiz prezioak Euskadiko Prezioen Batzordeari jakinarazi zizkionak.
Bigarrena. Erabaki hau 2012ko irailaren 1ean sartuko da indarrean.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 24a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


