Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdiaren finantzaketarako dauden baliabide ekonomikoen zenbateko berria aditzera emateko dena. Agindu horren bidez, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzetarako deia egin zen (Lehiatu programa), urriaren 7ko 172/ 2008 Dekretuaren baitan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdiaren finantzaketarako dauden baliabide ekonomikoen zenbateko berria aditzera emateko dena. Agindu horren bidez, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzetarako deia egin zen (Lehiatu programa), urriaren 7ko 172/ 2008 Dekretuaren baitan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4366
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/26
  • Argitaratze-data: 2012/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko apirilaren 11ko EHAAn argitaratu zen 2012ko apirilaren 4ko Agindua, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzetarako deia egiten zuena, nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/ 2008 Dekretuaren baitan (Lehiatu Programa).

Aginduaren hirugarren ebatzian zazpi milioi zortziehun eta hirurogeita hamahiru mila seiehun eta berrogeita hamar euro (7.873.650) ezartzen dira deialdi horretarako. Zenbateko horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorren kargura, 5.523.600 euro bideratu ziren: 3.623.600 euro 2012. urterako ordainketa-kreditu gisa, 1.400.000 euro, 2013rako konpromiso-kreditu gisa, eta 500.000 euro 2014ko ekitaldirako. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura kofinantzatzeko zenbatekoa, berriz, 2.350.050 eurokoa da. Zenbateko hori aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egingo dituen ordainketen bidez.

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 5.3 artikuluaren arabera, deialdi honen kargura eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du gainditu aurrekontu-izendapen hori edo indarrean dagoen legerian aurreikusitako kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruzko erregimenari jarraiki zenbateko hori eguneratzearen ondoriozkoa. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, betiere laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

Ildo horretatik, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzak erabaki du, behin dagozkion izapideak egin ondoren, deialdiaren guztizko zenbateko horri 3.000.000 euro gehitzea, 2012ko ekitaldirako ordainketa-kreditutik eta 2013rako konpromiso-kreditutik. Zenbateko horretatik, 2.608.000 euro II. Kapituluari dagozkio, eta, 392.000 euro, berriz, III. Kapituluari.

Gehitze horren ondorioz, deialdirako baimentzen den guztizko zenbatekoa hamar milioi zortziehun eta hirurogeita hamahiru mila seiehun eta berrogeita hamar (10.873.650) eurokoa da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Argitara ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren apirilaren 4ko Aginduaren bidez egindako deialdirako dauden baliabide ekonomikoei 3.000.000 euro gehituko zaizkiela: 146.875 euro ordainketa-kreditu gisa, eta 2.853,125 euro konpromiso-kreditu gisa. Agindu horren bidez, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzetarako deia egin zen (Lehiatu programa), urriaren 7ko 172/ 2008 Dekretuaren baitan.

Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak finantzatzeko dagoen guztizko zenbatekoa, hamar milioi zortziehun eta hirurogeita hamahiru mila seiehun eta berrogeita hamar eurokoa (10.873.650) izango da.

Zenbateko horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 7.656.200 euro bideratuko dira. Horietatik, 5.472.600 euro II. Kapituluari dagozkio (2.526.000 euro, 2012rako ordainketa-kreditu gisa; 2.646.600 euro, 2013rako konpromiso-kreditu gisa; eta 300.000 euro, 2014rako konpromiso-kreditu gisa); 83.600 euro ESEP lerroko II. Kapituluari dagozkio, 2012rako ordainketa-kreditu gisa; 1.600.000 euro III. Kapituluari dagozkio (608.000 euro, 2012rako ordainketa-kreditu gisa, 792.000 euro, 2013rako konpromiso-kreditu gisa eta 200.000 euro, 2014rako konpromiso-kreditu gisa); eta 500.000 euro IV. Lerroari dagozkio, 2012rako ordainketa-kreditu gisa.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari dagokionez (LGENF), EAEko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programaren baitan, kreditu zehatza, II. kapituluko laguntzei buruzkoa, 3.217.450 euro izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 26a.

Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.