- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 30ekoa, Trafikoko zuzendariarena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eginkizun honen kudeaketa gomendiotan emateko akordioa argitaratzea xedatzeko dena: Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastarorako deialdiaren 5.2 oinarriari dagokionez, bertaratuta jaso beharreko prestakuntzaren faseko irakaste-jarduna gauzatzea (ikastarorako deialdia 2010eko abenduaren 30eko Ebazpen bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 27 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 30ekoa, Trafikoko zuzendariarena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eginkizun honen kudeaketa gomendiotan emateko akordioa argitaratzea xedatzeko dena: Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastarorako deialdiaren 5.2 oinarriari dagokionez, bertaratuta jaso beharreko prestakuntzaren faseko irakaste-jarduna gauzatzea (ikastarorako deialdia 2010eko abenduaren 30eko Ebazpen bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 27
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 169
- Hurrenkera-zk.: 3930
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/30
- Argitaratze-data: 2012/08/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuak xedatutakoaren babesean, azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak 20.5.a) artikuluan Trafiko Zuzendaritza honi emandako eskumenekin bat, eta urriaren 17ko 1295/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Motor Ibilgailuen Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Erregelamenduak ematen dituen eskumenen arabera, Trafiko Zuzendaritzari dagokio, bere egitekoen artean, Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortu nahi dutenentzat ikastarorako deialdia egitea.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluaren arabera, Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoei edo erakundeei gomendiotan eman dakizkieke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago. Gomendioak ez dakar, ordea, ez eskumenaren titulartasuna lagatzea ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea.
Trafiko Zuzendaritzak ez dauka beharrezko baliabiderik Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastarorako deialdiaren 5.2 oinarriari dagokion faseko irakaste-jarduna gauzatzeko, hau da, bertaratuta jaso behar den prestakuntzaren faseko irakaste-jarduna gauzatzeko (ikastarorako deialdia 2010eko abenduaren 30eko Ebazpen bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 27. zenbakian).
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako administrazio-unitateek badituzte, aldiz, bertaratuta jaso behar den prestakuntzaren faseko irakaste-jarduna gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide material eta teknikoak.
Hori horrela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari gomendiotan ematen diot bertaratuta jaso behar den prestakuntzaren faseko irakaste-jarduna gauzatzea.
Denek jakin dezaten, kudeatzeko gomendioa ebazpen honen eranskin gisa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzen dut.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 30a.
Trafikoko zuzendaria,
AMPARO LÓPEZ ANTELO.
AKORDIOA, HERRIZAINGO SAILEKO TRAFIKO ZUZENDARITZAREN ETA POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ARTEKOA, EGINKIZUN HONEN KUDEAKETA MATERIALA GOMENDIOTAN EMATEKO DENA: BIDE PRESTAKUNTZAKO IRAKASLEAREN GAITASUN AGIRIA LORTZEKO IKASTARORAKO DEIALDIAREN 5.2 OINARRIARI DAGOKIONEZ, BERTARATUTA JASO BEHARREKO PRESTAKUNTZAREN FASEKO IRAKASTE-JARDUNA GAUZATZEA (IKASTARORAKO DEIALDIA 2010EKO ABENDUAREN 30EKO EBAZPEN BIDEZ EGIN ZEN)
BILDU DIRA:
Batetik, Amparo López Antelo andrea eta, bestetik, Elena Moreno Zaldibar andrea,
ADIERAZTEN DUTE:
Trafiko Zuzendaritzak eraginkortasuna helburu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eskatzen dio bere gain har dezala Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastarorako deialdiaren 5.2 oinarriko irakaste-jardunaren kudeaketa materiala, hau da, bertaratuta jaso behar den prestakuntzaren faseko irakaste-jardunari dagokiona (ikastarorako deialdia 2010eko abenduaren 30eko Ebazpen bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 27. zenbakian), honako klausula hauekin bat:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Gehieneko ikasle-kopurua.
Bertaratuko diren ikasleak, gehienez ere, 121 izango dira, egoki diren talde eta txandetan banatuta.
Bigarrena. Bertaratzeko fasearen iraunaldia.
Bertaratzeko faseak 10 asteko iraunaldia izango du. Epe hori luzatu egingo da, baldin fase horretan herriko jairik, autonomia-erkidegokorik edo estatukorik egokitzen bada, jai horiek errekuperatu egin behar baitira.
Hirugarrena. Irakatsi beharreko gaiak eta ordu-kopurua.
Honako gai edo ikasgai hauek irakatsiko dira bertaratzeko fasean:
Helduen prestakuntza eta irakasteko trebetasunak.
Oinarrizko bizi-euskarria.
Arauak eta seinaleak.
Ibilgailu astunei buruzko erregelamendua.
Mekanika.
Bide-segurtasuna.
Proba komunaren integrazioa.
Bide Segurtasuna/Mekanikaren integrazioa.
Gidatze ekonomikoa.
Ibilgailuen asegurua.
Gidatzeko praktikak.
Errefortzua.
Bertaratuz egin beharreko tutoretza.
Laugarrena. Esleitutako eginkizunak.
Hirugarren klausulan adierazitako gaiei buruzko prestakuntza eman beharraz gainera, eginkizun hauek esleitzen dira:
Irakasleen taldean irizpide tekniko eta pedagogikoak planifikatzea, koordinatzea eta bateratzea.
Gai edo irakasgai bakoitzerako aurkezten den programazio didaktikoari egokitzapenak egitea, edukiak zehaztea, ebaluazio jarraitua egiteko sistemak eta dagozkien errekuperazioak ezartzea, eta gidatzen iraskasteko beharrezkoak diren ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak elkarren artean integratu direla erakusteko probak ezartzea.
Etengabeko jarraipena egitea, ikasleen bertaratzea zorrotz zainduta.
Trafiko Zuzendaritzari eskatzen duen informazio guztia ematea, prestakuntzari eta ikasleei dagokienez, eta, batik bat, haien aprobetxamendu- eta bertaratze-mailei dagokienez.
Parte hartu duten ikasleen aprobetxamendu- eta bertaratze-mailak ebaluatzea.
Txanda bakoitza bukatu ondorengo astean txosten bat idaztea, alderdi hauen berri emanez:
Ikasleen bertaratze-hutsen zerrenda, huts horiek erabat justifikatuta eta dokumentatuta direla.
Parte hartu duten ikasleen aprobetxamendu- eta bertaratze-mailen ebaluazioa.
Bertaratze-fasean, gai bakoitzeko ebaluazio-proba gainditu ondoren, Gai kalifikazioa jaso duten ikasleen zerrenda, eta Ez Gai kalifikazioa jaso dutenena, zein irakasgai errekuperatu behar dituzten zehaztuta.
Ikasle bakoitzari dagokion fitxa, gai guztietan lortu duen kalifikazioa zehaztuta.
Trafiko Zuzendaritzari, txanda bakoitza bukatu ondorengo astean, prozesuaren azken emaitzak helaraztea.
Bosgarrena. Gastuak.
Bertaratuta jaso beharreko prestakuntzaren fasean parte hartzen duten ikasleek zuzenean ordainduko dizkiote prestakuntza-gastuak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari. Gastuen zenbatekoa kalkulatzeko, Herrizaingoko sailburuak 2011ko urriaren 26an emandako Aginduaren 3. artikuluari jarraituko zaio (2011ko urriaren 26ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak ematen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko dena).
Seigarrena. Indarraldia.
Kudeatzeko gomendioaren indarraldia hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratzen denean hasiko da, eta bigarren klausulan aipatzen den bertaratze-fasea bukatzeaz bat amaituko da. Kudeatzeko gomendioa, bi alderdiek hala adostuta, gerora egiten den ikastaro bakoitzerako luzatu ahal izango da.
Agiri honen edukiarekin ados daudenez, eta horrela jasota gera dadin, alderdi biek kudeatzeko gomendioa formalizatzeko tresna hau sinatzen dute, eta, denek jakin dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzen dute.
Vitoria-Gasteiz, 2012eko uztailaren 26a.
Trafikoko zuzendaria,
AMPARO LÓPEZ ANTELO.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
Elena moreno zaldIbar.


