Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, batetik, PCA-208-2012-VI administrazio espedientea prozedura laburtuko 145/2012-C administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta, bestetik, balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, batetik, PCA-208-2012-VI administrazio espedientea prozedura laburtuko 145/2012-C administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta, bestetik, balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4043
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/01
  • Argitaratze-data: 2012/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak PCA-208-2012-VI administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zeina izapideetan baitago 03405 profesional-zenbakiko ertzainak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2012ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako 145/2012-C zenbakiko prozedura laburtuan. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen lanpostuan jarduteko zerbitzu-aldia esleitzen duen Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

  2. Prozedura honetako interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen 145/2012-C prozedura laburtuan, eta euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1a.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik