- EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abuztuaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4047
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/08/03
- Argitaratze-data: 2012/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatu du Kristau Eskola Elkarteak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozko 573/2012 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko. Errekurtso hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko martxoaren 14ko Aginduaren aurka. Aurkeztu zuen Agindu horren bidez, 2011-2012 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan Batxilergoa eta Heziketa Zikloak egiteko eskabideak aurkezteko eta onartzeko epeak zehazten dira eta, halaber, ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen. Agindu horren bidez, 2012-2013 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko (2012ko apirilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 74. zk.)
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.
Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero, prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 3a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


