- EBAZPENA, 2012eko abuztuaren 3koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, kide anitzeko organo bateko kideak izendatzeko dena. Organo horrek ebazpen-proposamen bat egin behar du esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzen eta jarduerak garatzen dituzten erakunde publikoei diru-laguntzak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012eko abuztuaren 3koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, kide anitzeko organo bateko kideak izendatzeko dena. Organo horrek ebazpen-proposamen bat egin behar du esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzen eta jarduerak garatzen dituzten erakunde publikoei diru-laguntzak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 4503
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/08/03
- Argitaratze-data: 2012/10/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez bidez, erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak onartu ziren. Agindu horren 8.3.artikuluaren arabera, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira, eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak izendatutakoa, ebazpen-proposamena egiteko. Hauek izango dira organo horretako kide: Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria (lehendakaria izango da) eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikariak (gutxienez eta gehienez lau; horietako bat idazkaria izango da).
Esandakoarekin bat, hau
Honako hauek izendatzea erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoan jarduteko.
Lehendakaria:
Iñaki Múgica Flores jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
Batzordekideak:
Emilio Sola Ballojera.
Isabel Rejado Vigalondo.
Itxaso Goikoetxea Etxebarria, idazkari izango baita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 3a.
Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,
Iñaki Múgica Flores.


