- EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 20koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abuztuaren 20koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4022
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/08/20
- Argitaratze-data: 2012/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua
Testu legala
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, bere 33. artikuluan ezartzen duena betez, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro antolatzen ditu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko deialdiak, dekretu honen esparruan zehazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza-eskakizuna egiazta dezaten.
Halaber, uztailaren 29ko 152/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua arautzen duenak, bere 15.2.b) paragrafoan ezartzen duena betez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza Judizialeko, Auzitegiko Medikuen kidegoko eta Laborategiko Laguntzaileen kidegoko funtzionarioek ere aukera dute Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro antolatzen dituen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.
Bestalde, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zenbait arlotan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.
Lankidetza hitzarmen honetako bosgarren klausulak bide ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kideei Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen dituen deialdietara aurkezteko.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideek euskara ikasi eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari begira, 2005eko uztailaren 28an lankidetza hitzarmena sinatu zuten honakook: Justizia Ministerioak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.
Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza hitzarmen horrek, laugarren klausularen bidez, aukera ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideei hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen diren deialdietara aurkezteko.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko arloan kudeaketaren ardura emateko Akordioa sinatzen dute. Akordio horren ondorioz, Osakidetzako langile finko, interino eta behin behinekoek aukera izango dute IVAPeko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdietara aurkezteko eta 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketetan parte hartzeko, beti ere Osakidetzako langileei buruz deialdi honetan jarritako baldintza orokorrak betetzen badituzte.
Horiek horrela, aipatutako araudia betez, hauxe
Lehenengoa. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen aurka, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalen arabera, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 20a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
oinarria. Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aukera ematen du deialdi honek.
Edozein modutara, izangaiek hizkuntza-eskakizun bakarreko azterketa egin ahal izango dute.
oinarria. Deialdi honen bidez deitutako probetara aurkeztu ahal izango dira:
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren ezarpen-esparru barruko Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzuan diharduten langileak.
Justizia Administrazioaren zerbitzuko Kudeaketa, Izapidetze eta
laguntza Judizialeko, Auzitegiko Medikuen kidegoko eta Laborategiko
Laguntzaileen kidegoko funtzionarioek, uztailaren 29ko 152/2008
Dekretuaren 15.2.b) paragrafoak ezartzen duena betez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren bosgarren klausulak ahalbideratzen duena betez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Idazkari Judizialak, 2005eko uztailaren 28an Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza hitzarmenak ezartzen duena betez.
Osakidetzako langileen kasuan, deialdian parte har dezakete 2012ko maiatzaren 4tik aurrera zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon diren Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.
oinarria. Probetan parte hartzekotan, eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita.
Eskabideak, epe horren barruan, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak beren beregi prestatutako eskabide-orriaren bidez aurkeztu beharko dira. Eskabide-orri hori deialdi honen II eranskinean eta Interneteko www.ivap.euskadi.net helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean eskainiko da.
Interesatuek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dute eskabidea. Hona hemen helbideak:
Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Unibertsitateko etorbidea. 20560 Oñati
Halaber, eskabideak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. atalak dioen edozein eratan.
Eusko Jaurlaritzako sare korporatibora sarbidea duten langileek era elektronikoan egingo dute deialdi honetarako eskabidea. Horretarako, langileak intraneteko Jakina atariko IVAPen orrian sartuko dira, eta horren barruan Hizkuntza Eskakizunak atalean. Handik, XL-Nets segurtasuneko sisteman sartuz gero, Alta/Aldaketa gunean agertuko da eskaera elektronikoa egiteko jarraitu behar duten sistema.
Osakidetzako langileek era elektronikoan egingo dute deialdi honetarako eskabidea. Horretarako, langileek ondorengo helbide elektronikora joko dute: https://www.ivap.ejgv.jaso/eivap/indice_e.htm
oinarria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako deialdietara lehenengo aldiz aurkezten direnek, edota inoiz aurkeztu arren, ondoren lanpostuz aldatu direnek, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte hizkuntza-eskakizunen erregistroaren ondorioetarako:
Ziurtagiria: lanpostuaren kode eta izenarena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak 2012an sinatzen duten kudeaketaren ardura emateko Akordioa betez, IVAPeko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara aurkeztuko diren langileak salbuetsita egongo dira oinarri honetan jasotakoa betetzeaz.
oinarria. Laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori daukaten langileek, lanpostuan 3. hizkuntza-eskakizuna edukita 3. hori egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek eta, azkenik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, gutxienez unibertsitateko erdi mailako titulazioa izan eta 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek egin ahal izango dute.
Lanpostuan oraindik hizkuntza-eskakizunik ezarrita ez daukaten langileen kasuan, laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izateko unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulazioa eta 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edo honen baliokidea den tituluren bat izatea eskatuko da.
Hizkuntza-eskakizun honetara aurkezteko unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulazioa beharrezkoa den kasuetan, lehenengo aldiz aurkezten diren langileek eskabidearekin batera tituluaren kopia bidali beharko dute. Era berean, lehenengo aldiz aurkeztu eta 3. hizkuntza eskakizunaren baliokidea den tituluren bat daukatenek, horren kopia ere bidali beharko dute.
oinarria. Azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzten izangaiek eskaera-orrian adierazi behar dute zer egokitzapen eskatzen duten (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak etab.). Azterketari horiei hizkuntza gaitasun berdina eskatuko zaie.
oinarria. Deialdi honetara aurkezteko eskabideak egiteko epea amaitu, eta horiek aztertu ondoren, deialdira onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez, www.ivap.euskadi.net web-gunean.
Biharamunetik hasita, zazpi egun naturaleko erreklamazio-epea izango dute interesatuek erreklamazioak IVAPeko zuzendariari idatziz aurkezteko. Epea agortuta erreklamaziorik ez bada, onartutako azterketarien behin-behineko zerrenda behin-betiko bihurtuko da. Erreklamaziorik izan bada, aurkeztutakoak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdira onartutako azterketarien behin betiko zerrenda argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez, IVAPeko web-gunean.
oinarria. Azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko ditu ebazpen bidez. Ebazpen hori, deialdira onartutakoen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da IVAPeko web-gunean.
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da Epaimahaia. Epaimahaikiderik gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.
Epaimahaikideak euren izenean arituko dira; ezin izango dute epaimahaikide bezala aritu, beraz, beste erakunde edo pertsona baten izenean.
Epaimahaiak, idazkari lanetarako, IVAPeko langile baten laguntza izango du.
Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.
Epaimahairen jarduera azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 22. eta hurrengo artikuluen araberakoa izango da.
oinarria. Edozein hizkuntza eskakizun egiaztatzeko prozesuak bi azterketa ditu. Azterketa horiek idatzia eta ahozkoa dira, eta hurrenkera horretan egingo dira.
Bi azterketa horiek baztertzaileak izango dira. Beraz, idatzizko azterketa gainditzen dutenek besterik ez dute ahozko azterketan parte hartzeko aukerarik izango.
Hala ere, eta epaimahaiak egoki baderitzo, izangairen batek azterketaren baten emaitzen kontra erreklamazioa jarri eta hurrengo azterketa deituta dagoen egunerako erreklamazioaren ebazpenik jaso izan ez balu, aukera izango luke egun horretako azterketan parte hartzeko. Hori bai, azterketa hori soil-soilik zuzenduko zaio jarritako errekurtsoaren edo erreklamazioaren ebazpenaren ondoren aurreko azterketa edo aurreko azterketa guztiak gainditu baditu.
10 oinarria. Lehenengo azterketa idatzizkoa izango da. Azterketa horretan honako trebetasun hauek neurtuko dira: irakurmena eta idazmena. Trebetasun bakoitza neurtzeko beren beregiko proba bat egongo da, eta proba horrek ariketa bat baino gehiago izan ditzake. Idatzizko azterketa gainditu ahal izateko trebetasun biei dagozkien probak gainditu beharko dira.
oinarria. Bigarren azterketa ahozkoa izango da, eta horretan mintzamena eta entzumena neurtuko dira. Trebetasun bakoitza neurtzeko beren beregiko proba bat egongo da, eta proba horrek ariketa bat baino gehiago izan ditzake. Ahozko azterketa gainditu ahal izateko trebetasun biei dagozkien probak gainditu beharko dira. Mintzamena grabatu egingo da, azterketariak horretarako baimena ematen badu.
oinarria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egokituko ditu azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.
Eskaera-kopurua eta azterketak egiteko baliabideak kontuan hartuta aukera izango da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrean bateratzeko.
Azterketen egunak, lekuak eta orduak IVAPen web-gunean jakinaraziko dira.
Bertan zehazten diren azterketa egunak eta tokiak ofizialak dira eta azterketariek onartuta dauden hizkuntza-eskakizunaren arabera bakoitzari egokitu zaion egunean eta tokian egingo du azterketa. Hala ere, onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa argitaratu bitartean, azterketa-lekuak aldatzea eskatzeko 7 eguneko epea egongo, betiere arrazoituta badago. Hortik aurrera ezin izango da leku aldaketarik eskatu.
Azterketa egin ahal izateko derrigorrezkoa da azterketariak NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena aurkeztea.
oinarria. Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatuko den ezagupen maila neurtzeko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua hartuko da kontuan.
oinarria. Trebetasun bakoitzaren emaitza (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena), bai azterketa bakoitzarena, bai prozesu osoarena orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai». Trebetasunak ebaluatzeko proba bakoitzak bere emaitza izango du eta IVAPen web orrian publikatuko da.
oinarria. Azterketa guztiak baztertzaileak dira eta emaitzak «gai» izan behar du azterketa bakoitzean hurrengo azterketa zuzendu ahal izateko, azterketak egun eta ekitaldi bakarrean bateratzen diren kasuetan.
oinarria. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko zuzendariaren 2012-02-03ko deialdian idatzizko azterketa gainditu bai baina ahozko azterketa gainditu ez zuten izangaiak salbuetsita daude ebazpen honen bidez deitutako deialdi honetan idatzizko azterketa egitetik. Hortaz, zuzenean joango dira ahozko azterketara.
Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1671/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren bigarren azterketaldian idatzizko azterketa gainditu bai baina ahozko azterketa gainditu ez zuten izangaiak salbuetsita daude ebazpen honen bidez deitutako deialdi honetan idatzizko azterketa egitetik. Hortaz, zuzenean joango dira ahozko azterketara.
Hala ere, izangai horiek guztiek izena eman beharko dute deialdi honetan dagokion epearen barruan. Deialdi honetan idatzizko azterketaren gainditzen dutenei gorde egingo zaie idatzizko azterketaren emaitza hurrengo deialdirako, eta deialdi horretan ere izena eman beharko dute dagokion epean.
oinarria. Azterketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak Epaimahaiak onartu eta IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez erakundearen web orrian argitaratuko dira.
Azterketa bakoitzaren behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea 5 egun naturaleko izango da, gutxienez. Epea berbera izan daiteke azterketa baten baino gehiagoren aurkako erreklamazioak aurkezteko. Azterketaren batera onartuta ez dauden izangaiek azterketa hori beste momenturen batean egin ahal izango dute, errekurtso edo erreklamazioren baten ebazpenaren ondorioz azterketa hori egiteko daukan eskubidea aitortuko balitzaie.
Epaimahaiak, azterketa bakoitzaren behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak aztertuta eta ebatzita, azterketa horren behin betiko emaitzak onartuko ditu. Behin betiko emaitza horiek IVAPen web orrian argitaratuko dira.
oinarria. Azken azterketaren behin betiko emaitzekin batera, Epaimahaiak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak onartuko ditu. Prozesuko behin-behineko emaitza orokorrak IVAPen web orrian argitaratuko dira IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez; era berean, argitalpenaren edukia labur-labur argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bertan adieraziko da interesdunek nora jo behar duten eduki osoa jakiteko (30/1992 Legea, 61. artikulua).
Emaitza horien aurkako erreklamazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea irekiko da, gutxienez, egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Epe hori igarota, erreklamaziorik jaso ez duten hizkuntza eskakizunen egiaztapenak behin betiko bihurtuko dira. Hizkuntza eskakizunen egiaztapenek ondorioak izango dituzte argitaratzen diren egunetik hasita.
Azterketarien erreklamazioak aztertuta eta ebatzita, prozesuaren behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu epaimahaiak eta IVAPen web orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko dira, IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez. Emaitza horiek indarra hartuko dute argitaratzen diren egunetik hasita.
Prozesuaren behin betiko emaitzak jakinarazten dituen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenaren aurka, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalen arabera, Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da.
oinarria. Prozesu honetako egintza eta iragarki guztiak IVAPen web orrian argitaratuko dira.
Hala ere, deialdia onartzen duen eta prozesuko behin-behineko eta behin betiko emaitza orokorrak jakitera ematen dituzten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.
oinarria. Azterketa hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ziurtagiria jasoko dute eskaera orrian zerbitzua ematen zutela adierazi zuten administrazioan.
oinarria. Prozesuan bildutako datu pertsonalak «Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea» izeneko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira (Agindua, 2008ko urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, EHAA 30. zk. 2008ko otsailaren 12koa). Fitxategi horren xedea eta aurreikusitako erabilerak honako hauek dira: lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzearen jarraipena eta kudeaketa, 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak araututakoaren arabera; ohiko deialdietako eskabideen kudeaketa; baliokidetzen kudeaketa; hautaketa prozesuen kudeaketa; ebaluatzaileen kudeaketa; egiaztatutako hizkuntza eskakizunen erregistroa sortzea; eskatzaileen, historikoen, ziurtapenen eta egiaztapenen kudeaketa; salbuetsitakoen erregistroa sortzea eta azterlanak eta estatistikak burutzea.
Fitxategi horren erabilerak bat egingo du datu pertsonalen babesari eta jabetza publikoko datu pertsonaleko fitxategiei buruzko legediarekin (Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea, eta garapeneko araudia). Fitxategiaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza. Datuetara jo, datuak aldatu, aurka egin eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
oinarria. Deialdia, bere oinarriak eta oinarriotatik zein epaimahaien jardunetatik datozen administrazio-egintza guztiak aurka ditzakete interesatuek, beti ere azaroaren 26ko 30/1992 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotako kasu eta moduetan.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko otsailaren 14koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihu


