Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2011-2012 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 17ko Aginduari buruzko 2011ko urriaren 13ko Ebazpena aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2011-2012 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 17ko Aginduari buruzko 2011ko urriaren 13ko Ebazpena aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4228
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/28
  • Argitaratze-data: 2012/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez ematen dira hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2011-2012 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat 2011ko maiatzaren 17ko aginduaren bidez deitutako dirulaguntzak. Agindu horrek 5. artikuluaren 3. atalean hau xedatzen du: eskaerak aurkezteko epeak bukatu ondoren ikastetxeren batean hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzeari eta Hezkuntza Laguntzako espezialistaren premiari begira egoera aldatuz gero, ikastetxe horrek egoera berria azaldu eta agirien bidez egiaztatu beharko du. Kasu horretan 2011-2012 ikasturtea baino lehenago egin beharko da eskaera, ohiko deialdiaren baldintza berberak bete beharko dira dirulaguntza emateko eta, dirulaguntza hori emateko, kreditua egon beharko da.

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Berriztatzeko (Hezkuntza Berezia) lurralde-teknikariek aztertuko dituzte eskaerak. Behar diren txosten teknikoak eskatu ondoren, haien proposamenak, behar bezala informatuak, Baloratze Batzordeari helaraziko dizkiote. Honek ebazpen-proposamena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari aurkeztuko dio, ebatzi dezan.

Ikastetxeek aurkeztutako eskaerak ikusita, aginduan ezarritako tramite guztiak gauzatuta, Hezkuntza Berriztatzeko teknikariaren proposamenak, lurralde arduradunen bidez, jasota eta Baloratze Batzordearen proposamenez, hau

Lehenengoa. I. eranskinaren arabera aldatzea Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2011ko urriaren 13ko ebazpena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2011-2012 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeentzat dirulaguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren maiatzaren 17ko Agindua ebazten duena.

Bigarrena. Ebazpen honetan ezarritako zenbatekoak ordaindu beharreko gehienezko kopuruak dira eta langilearen eta ikastetxearen artean egindako kontratuan finkatutako iraupenaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira.

Hirugarrena. Dirulaguntzaren zenbatekoa ordaindu aurretik, ikastetxeak 2011ko maiatzaren 17ko Aginduak 11. artikuluan exijitutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Dokumentazio hori tokian tokiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara (Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzua) bidaliko da, 2012ko irailaren 30a baino lehen.

Lehenengoa. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da ebazpen hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 28a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.