Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 31koa, Zientzia Politikarako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileen Prestaketarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 31koa, Zientzia Politikarako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileen Prestaketarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4382
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/31
  • Argitaratze-data: 2012/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Deialdia egin zuen agindu horren 9. artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Ikertzaileen Prestaketarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduaren babesean eman dira laguntzak. Laguntzen onuradunak eta zenbatekoak ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 31.

Zientzia Politikarako Zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OCHOA OLASCOAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.