- EBAZPENA, 2012ko irailaren 4koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsia den «Factor 4 Ingenieros, S.L.», Arabako Lurralde Historikoan dauden instalazioetan ikastaroak emateko baimentzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 4koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsia den «Factor 4 Ingenieros, S.L.», Arabako Lurralde Historikoan dauden instalazioetan ikastaroak emateko baimentzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4601
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/04
- Argitaratze-data: 2012/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk./ Gaia: SEG/0054/2012.
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko uztailaren 9ko ebazpen bidez, Factor 4 Ingenieros, S.L., Bizkaiko Lurralde Historikoan, Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen. Erakunde horren Erregistroko identifikazio-zenbakia honako hau da: R.E.F.P.A., A-00105.
Bi. Factor 4 Ingenieros, S.L. elkartearen ordezkariak, era berean, galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko ikastaroak, Arabako Lurralde Historikoan dauden, eta ondoren zehazten diren, instalazio batzuetan emateko baimen eskaera aurkeztu du:
Arabako Ingenieri Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala, Gerardo Armesto Enparantza 2-1, Vitoria-Gasteiz.
Diocesanas Nieves Cano, Nieves Cano kalea 10, Vitoria-Gasteiz.
Hiru. 2012ko abuztuaren 3an, Arabako Lurralde Ordezkariak Factor 4 Ingenieros, S.L. erakundeak aurkeztutako eskaera onartzearen aldeko txostena luzatu zuen, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den, martxoaren 14ko, 63/2006 Dekretuan xedatutako betekizunekin bat datorrelako.
Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago aipatutako enpresak izan badituela industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ikastaroak emateko gutxieneko gisa eskatzen diren instalazioak, eta instalazio horiek Arabako Lurralde Historikoan daude.
Hiru. Arestian aipatutako 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-jarraibideak ematen dituen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko martxoaren 9ko ebazpenaren 24.3 artikuluaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoan baimendutako Factor 4 Ingenieros, S.L. prestakuntza-erakundeak, dagokion baimena lortu beharko du hasierako baimenean jasotakoak ez diren instalazioetan ikastaroak emateko.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Arabako Ingenieri Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala, Gerardo Armesto Enparantza 2-1, Vitoria-Gasteiz.
Diocesanas Nieves Cano, Nieves Cano kalea 10, Vitoria-Gasteiz.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 4a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


