- EBAZPENA, 2012ko irailaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2012ko maiatzaren 29ko Ebazpena aldatzen duena. Izan ere, ebazpen horren bitartez, batetik, garapen lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-lineako laguntzak ematea erabaki zen, eta, bestetik, estrategia marko bati ere esleitu ezin izan zaion zenbatekoa finantzaketa iraunkorreko lineari destinatzea erabaki zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2012ko maiatzaren 29ko Ebazpena aldatzen duena. Izan ere, ebazpen horren bitartez, batetik, garapen lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-lineako laguntzak ematea erabaki zen, eta, bestetik, estrategia marko bati ere esleitu ezin izan zaion zenbatekoa finantzaketa iraunkorreko lineari destinatzea erabaki zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4401
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/05
- Argitaratze-data: 2012/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren 117. zenbakian honako ebazpena eman zen argitara: Ebazpena, 2012ko maiatzaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin, batetik, garapen lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-lineako laguntzak ematea erabaki zen, eta, bestetik, estrategia marko bati ere esleitu ezin izan zaion zenbatekoa finantzaketa iraunkorreko lineari destinatzea erabaki zen.
Aipatu ebazpenaren edukian hutsak atzeman direnez gero, egoki da zuzenketak egitea, eta ondorioz,
Lehenengoa. Ondoko ebazpenaren I. eranskina aldatzea: Ebazpena, 2012ko maiatzaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin, batetik, garapen lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-lineako laguntzak ematea erabaki zen, eta, bestetik, estrategia marko bati ere esleitu ezin izan zaion zenbatekoa finantzaketa iraunkorreko lineari destinatzea erabaki zen (edukia ebazpen honen eranskinean jasotzen da).
Bigarrena. Goiko paragrafoan aipatu ebazpenaren hirugarren paragrafoa aldatzea, zeinaren edukia hauxe izango baita:
Hirugarrena. Finantzaketa iraunkorreko lineari ematea estrategia-markoei esleitu izan ezin zaion zenbatekoa, 48.448,50 euro, hain zuzen ere. Zenbateko hori hasierako aurrekontu-hornidurari gehituz gero (1.904.819) eurokoa da, guztira, 1.953.267,50 euroko diru-hornidura dago finantzaketa iraunkorreko linearako.
Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hain justu ere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko apearen barruan. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 5a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.
(Ikus .PDF)


