- EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Maisu-maistren Kidegoetan sartzeko praktika-aldia arautzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Maisu-maistren Kidegoetan sartzeko praktika-aldia arautzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 4250
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/07
- Argitaratze-data: 2012/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Maisu-maistren Kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesua deialdia egiten duenak, 12. oinarrian xedatutakoaren arabera, izangai hautatuen irakasteko gaitasuna baloratzeko irakaskuntza-praktikak egin behar dira, baldin eta izangaiak horiek egitetik salbuetsita ez badaude.
Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiek praktika-aldia gainditu ez zutenak edo berau egiteko ikasturte bat atzeratu zirenak 2012-2013 ikasturtean burutuko dute praktika-aldia.
Azkenik, epaileak esandakoa edo administrazio- bideko ebazpen errekurtsoa betetzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak praktika-aldia burutzen hasiko dira.
Deialdi horiekin bat etorriz, praktikak arautu eta kalifikazio-batzordeen osaera eta eskumenak zehaztu behar dira.
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Maisu-maistren kidegoetan praktiketako funtzionario izendatutako pertsonek burututako praktikak hainbat batzordek kalifikatuko dituzte. Hona batzorde horien osaera eta jardute-prozedura:
Kalifikazio-batzorde hauek eratuko dira, kide hauek osatuak:
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:
EAEn batzorde bakarra eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Bigarren Hezkuntzako institutu bateko zuzendari bat; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
Hizkuntza-Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa:
EAEn batzorde bakarra eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Hizkuntza-eskola ofizial bateko zuzendaria; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa:
EAEn batzorde bakarra eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Kontserbatorioko zuzendari bat; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:
EAEn batzorde bakarra eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Lanbide Heziketako institutu bateko zuzendaria; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoan kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
Maisu-Maistren Kidegoa:
EAEn batzorde bakarra eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, batzordekide gisa jardungo duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuta.
Maisu-Maistren Kidegoko karrerako lau funtzionario, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izen-datutako batzordekide gisa jardungo dute.
Kalifikazio-batzordeen osaera Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren iragarki-taulan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian argitaratuko da: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa aplikatuko zaie kalifikazio-batzordeetako kideei.
Maisu-maistren Kidegoaren kasuan, ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktika-aldia. Horiek Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario irakasleen artean aukeratuko dira, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitatean habilitazioa dutenen artean batez ere; gainera, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxean izango dute destinoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasleen Kidegoetako funtzionarioen kasuan, ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktika-aldia. Horiek izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateko karrerako funtzionario irakasleen artean aukeratuko dira; Katedradunen Kidegokoak lehenetsiko dira, edo, ezin bada, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateko Saileko buruak; gainera, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxean izango dute destinoa.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetako funtzionarioen kasuan, ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktika-aldia. Horiek izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateko karrerako funtzionario irakasleen artean aukeratuko dira; Katedradunen Kidegokoak lehenetsiko dira, edo, ezin bada, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateko Saileko buruak; gainera, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxean izango dute destinoa.
Praktika-aldian esleitutako tutoretza aurrera eramatea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuz gero, ikastetxeko zuzendariak beste tutore bat proposatuko du, azaldutako irizpideen arabera, eta kalifikazio-batzordeak izendatuko du.
Ikastetxeetan ez badago izangaien praktiketan tutore gisa jarduteko baldintzak betetzen dituen karrerako funtzionariorik, ikasketa-burua edo ikastetxeko edozein irakasle funtzionario izendatuko da tutore. Izendapen hori kalifikazio-batzordeak egingo du, ikastetxeko zuzendariaren proposamenaren arabera.
Baldin eta praktiketako funtzionarioak Maisu-maistren Kidegokoak badira eta destinoa eskola unitario edo osatugabe batean hau da, gutxienez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko unitate bat ez duena badute, aipatutako ikastetxeetako ikuskaria arduratuko da praktiketako irakasleen ebaluazioaz, ebazpen honen I-II eranskinetan xedatutakoaren arabera. Horretarako, nahi duen informazioa eskatu ahal izango dio zuzendaritzari edo beste edozeini, eta informazio hori kalifikazio-batzordeari helaraziko dio.
Irakasle tutoreak ondorengo gaiei buruzko aholkularitza eta informazioa emango dizkie praktiketako funtzionariei:
Programazio didaktikoa.
Ebaluatzeko prozedura eta irizpideak.
Koordinazio didaktikoa.
Tutoretza- eta orientazio-planak.
Hezkuntza-premia bereziak eta aniztasuna aintzat hartzea.
Adingabeen kasuan, familiekiko harremanak.
Zuzendaritza taldeak ondorengo gaiei buruzko aholkularitza eta informazioa emango dizkie praktiketako funtzionariei:
Ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta ikasketa-proiektua.
Ikastetxearen urteko plangintza eta urteko memoria.
AJA eta Elkarbizitza Plana.
Ikastetxearen gobernu organoen eta koordinazio didaktikorako organoen funtzionamendua.
Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.
Praktika-aldia amaitzean, ikastetxeko zuzendariak txosten bat egingo du, I. eranskinean aipatu alderdiei dagokienez, izangaiaren lanak baloratzeko, eta kalifikazio-batzordeari helaraziko dio.
Praktika-aldia amaitzean, irakasle tutoreak txosten bat egingo du, II. eranskinean aipatu alderdiei dagokienez, izangaiaren lanak baloratzeko, eta kalifikazio-batzordeari helaraziko dio.
Halaber, batzordeek izangaiei azken txosten bat eskatu ahal izango diete. Txosten horretan, izandako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratuko dituzte.
Izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko erreferentziako ikuskariak irakasleak ebaluatzeko prozesua koordinatuko du, ikastetxeko zuzendariaren eta irakasle-tutorearen txostena jaso, eta balorazio-txosten bat emango du izangaiak egindako irakasle-lanari buruz. Beharrezkotzat jotzen badu, izangaiak ematen dituen eskoletara joango da, nahi adina informazio eskatuko du izangaiaren praktika-aldiari buruz, eta txostena emango du, dagokion eranskineko adierazleen arabera.
Ikastetxeko erreferentziako ikuskariak kalifikazio-batzordeari helaraziko dizkio txosten guztiak.
Kalifikazio-batzordeek izangaiak ebaluatuko dituzte, irizpide hauen arabera:
Zuzendariak, irakasle tutoreak eta ikastetxeko ikuskariak praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruz egindako txostenak, dagozkion eranskinen arabera.
Izangaiaren azken memoria-txostena, kalifikazio-batzordeak eskatuz gero.
Eskola unitario edo osatugabeetan destinoa duten Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionarioen ebaluazioa egin behar denean, ikastetxeko ikuskariak emango du praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruzko txostena.
Edozein kidegotako praktikako funtzionarioen kalifikazioa «ez gai» izango da izangaia nahikotasun-mailetara heltzen ez bada dagozkion eranskinetan ezarritako adierazle guzti-guztietan.
Irakasle tutorearen eta ikastetxeko zuzendariaren txostenek zertan oinarritzen diren adierazi beharko dute, baita txosten horiek egiteko erabili duten dokumentazioa ere.
Kalifikazio-batzordeek, nahi duten guztietan, izangaiei buruzko txosten osagarri bat eskatu ahal izango diote ikastetxeko Hezkuntza ikuskariari, eranskinetako adierazleetan oinarrituta.
Ikuskariak derrigorrez egin beharko du txosten hori, baldin eta zuzendariak edo irakasle tutoreak egindako txostenean izangaiaren praktikak era negatiboan baloratzen badira.
Emandako txostenak kontuan hartuta, kalifikazio-batzordeek izangaia ebaluatuko dute eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari helaraziko diote praktiketako funtzionarioen zerrenda, kalifikazio eta guzti.
Praktiken kalifikazioa «gai» edo «ez gai» izango da. «Ez gai» kalifikazioa eman zaien praktiketako funtzionarioek, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak aldez aurretik jakinarazi ondoren, alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiete kalifikazio horiei jakinarazi eta bost eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 79. artikuluan xedatutakoaren arabera. Epe hori pasa ondoren, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena, eta dagokion kalifikazio-batzordeari eta interesdunari helaraziko zaie.
Bigarrena. Kalifikazio-batzordeak hamar eguneko epean eratu beharko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita. Kalifikazio-batzordeak osatzeko, kide guztiek egon beharko dute, zirkunstantzia berezirik gertatu ezean; kasu horretan, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak baloratu beharko ditu zirkunstantziok. Batzordea osatzeko ekitaldiaren akta egingo da, eta Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari helaraziko zaio.
Hirugarrena. Kalifikazio-batzordeek «gai» «edo» «ez gai» kalifikazioen behin betiko akta erredaktatu ahal izateko, batzordeburuak eta gainontzeko batzordekideen erdiak egon beharko dute. Edonola ere, batzordea eratu ondoren ezinbesteak bultzaturik edo ustekabeko arrazoiengatik batzordekideetako batzuk edo batzordeburua ezin badira agertu, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari eman beharko zaio horren berri, eta honek behar dena erabakiko du.
Laugarrena. Praktiken lanaldia, gutxienez, 2/3koa izango da, eta irakaskuntza zuzeneko sei hilabeteko aldia bukatu ondoren joko da amaitutakotzat. Halaber, eta salbuespenezko kasuetan, praktika-aldi horrek hiru hilabete baino gehiago iraun ahal izango du, jarraian, betiere praktiketako funtzionarioak ezin badu praktika-aldi hori era normalean egin, dela aldi baterako ezintasunarengatik, dela amatasun-bajarengatik, dela aparteko beste ustekabeko batengatik. Kalifikazio-batzordeak egoera horiek baloratu beharko ditu. Salbuespenezko kasu horietan ere, eguneko lanaldia 2/3ekoa izango da, gutxienez.
Kalifikazio-batzordeak egingo duen azken aktan ebaluazioa egin behar zaien praktiketako irakasle guztiak eta beren kalifikazioak agertuko dira. Langileriaren Kudeaketarako zuzendaritzari helaraziko zaizkio praktikak ebaluatzeko akta horiek.
Ez gaitzat jotzen diren izangaiek hurrengo promozioko aukeratutakoekin sartzeko aukera izango dute, eta praktika-fasea behin bakarrik errepikatu ahal izango dute. Kasu horretan, aukeratu den azken pertsonaren hurrengo lekua beteko dute, sartu den promozioko espezialitatean.
Sartzen ez direnek edo bigarrenez ez gaitzat jotzen direnek karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Eskubide hauek galdu izana deialdia egin duenak adieraziko du, arrazoitutako ebazpen baten bidez.
Bosgarrena. Praktika-aldian eta kasu berezietan eta kalifikazio-batzordearen eskariz, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzak azterketa medikuak egitea eskatu ahal izango die praktiketako funtzionarioei, irakaskuntzan behar bezala aritzeko baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.
Seigarrena. Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari eskumena ematen zaio, praktika-aldi hau aurrera eramateko behar diren argibideak emateko.
Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari gorako helegitea aurkeztu ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 7a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
Ikastetxeko zuzendariaren txostenerako adierazleak:
Hezkuntza-jarduerak diseinatu eta burutzen laguntzea, ikastetxeko kide bakarreko organoen proposamenez.
Ikastetxean egoteko ordutegi pertsonala betetzea.
Talde-ikasgelan emateko ikasgaien ordutegia betetzea.
Sail, ziklo eta talde-ikasgeletako taldearen akordioak betetzea, ikasleen ikaskuntzako ebaluazio eta sailkapenari dagozkionak bereziki.
Organo kolegiatuen hitzarmenak betetzea eta parte hartzea.
Irakasleen Klaustroan eta hezkuntza komunitatean integratzea.
Talde-lanerako gaitasuna.
Ikastetxeko eskola-jardueretan parte hartzea.
Eskolaz kanpoko hezkuntza- eta irakaskuntza-ekintza osagarriak ikasleekin batera burutzeko zereginetan parte hartzea, OOGn onartuak eta Ikastetxeko Planean islatuak.
Ikasleekin eta familiekin harremanak edukitzeko gaitasuna.
Irakas-praktika talde-ikasgelan.
Ikastetxeko zuzendaritza-taldearekiko lankidetza, ikastetxeak berak eta bertako jarduerek behar bezala funtzionatzeko.
Ikastetxeko tutorearen txostenerako adierazleak:
Irakasle-taldearen partaide izanik, talde-ikasgelaren tutorearekin era aktiboan lankidetzan aritzea ikasleak hezteko prozesuan (Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko irakasleak izan ezik).
Irakasleen bilera eta lan-taldeetan parte hartzea eta era aktiboan lankidetzan aritzea.
Sail edo Zikloaren eskariz gauzatzen diren hezkuntza-jardueretan parte hartzea.
Hezkuntza eta irakaskuntza jarduerak planifikatzea eta programatzea talde-ikasgelan garatzeko, indarreko curriculum eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuari jarraikiz.
Talde-ikasgelaren programazioa sailean edo zikloan ezarritako irizpideei egokitzea, etaparen curriculum-proiektuaren arabera, ondorengo gaietan:
Espezialitatearen programa.
Estrategia metodologiko egokiak aplikatzea.
Hezkuntza-etapari edo espezialitateari egokitutako ebaluazio-prozedurak aplikatzea.
Ikasleen aniztasuna aintzat hartzea, hezkuntza-premia bereziak dituztenak batez ere.
Prestakuntza- eta bilduma-ebaluazioa diseinatzea eta aplikatzea programatutako irakasteko eta ikasteko prozesuetan.
Talde-ikasgelako ikasleek lortutako emaitzak eta ikasleek banan-banan lortutako ikaskuntza maila aztertzea.
Ikasleek egiten duten aurrerapenaren jarraipena egitea eta talde-ikasgelako tutoreari, ikasleei eta familiei horren berri ematea.
Hartutako hobetze-proposamenak: aldaketak metodologian; ekintzak egokitzea; materialak eta baliabide didaktikoak aukeratzea; ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak adostea;
Ikasleen aniztasunaren gaia talde-ikasgelan tratatzea.
Talde-ikasgelan sortutako gatazkak konpontzeko trebezia.
Taldeko tutoretza-lana eta tutoretzari dagozkion funtzioak edo ikastetxeak jarritako beste edozein kargu edo erantzukizun behar bezala betetzea.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2012ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaKO Sailburuarena. Honen bidez, dei egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizi
- Ikus: AGINDUA, 2010eko abenduaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, dei egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Es
- Ikus: AGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitzen da.


