Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearena; honen bidez ebazten da eta ematen da argitara apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen emakida. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2012rako deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearena; honen bidez ebazten da eta ematen da argitara apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen emakida. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2012rako deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4331
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/07
  • Argitaratze-data: 2012/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez, adierazi zen zein epe eta tokitan aurkeztu behar ziren 75/1998 Dekretuan ezarritako eskaerak; apirilaren 21eko dekretu horrek, industriako aurriak eraisteko proiektuak idatzi eta gauzatzeko laguntzak arautzen ditu (2012ko apirilaren 20ko EHAA, 78. zk.).

Deialdi horretan, erakunde hauek aurkeztu dute eskaera, laguntza jasotzeko: Atlantica de Graneles y Moliendas SA, Altuna y Uria SA, San Bartolome Muinoa SA eta Andoaingo eta Zaldibiako Udalak.

Zaldibiako Udalak egindako eskaera ez da zuzendu legez ezarritako epean; beraz, udal horrek bere eskaera bertan behera utzi duela ulertu da.

Aurkeztutako gainerako eskabide guztiek betetzen dituzte laguntzak jasotzeko araudian ezarritako baldintza formalak eta materialak.

Aipatutako 75/1998 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. Honekin batera doan eranskinean adierazitako industria-aurriak eraisteko egitasmoak idatzi edo/eta gauzatzeko laguntzak ematea.

2012ko ekitaldirako gordetako zenbatekoak eraispen-proiektuak idazteko gastuetarako izango dira, eta 2013ko ekitaldirako gordetakoak berriz, diruz lagunduko diren gainerako ekintzetarako.

Bigarrena. Ebazpen hau eman eta hilabeteko epean izenpetuko dira lankidetza-hitzarmenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta erakunde onuradunen artean; eta hitzarmen horietan zerrendatuko dira emandako laguntza horien inguruan aldeek izango dituzten konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak.

Hirugarrena. Eraispen-egitasmoak idaztea eta lanak gauzatzea bi eta lau hilabeteko epeetan egingo da, hurrenez hurren, arestian aipatutako lankidetza-hitzarmena izenpetzen denetik kontatzen hasita.

Laugarrena. Erabaki honetan aditzera emandako arrazoiengatik, Zaldibiako Udalak egindako laguntza-eskaerak artxibatzea.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eta erakunde eskatzaile bakoitzari jakinarazi diezaiotela agintzea.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 7a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

Ignacio ACHUCARRO ARRUABARRENA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.