- EBAZPENA, 2012ko irailaren 10ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (266/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 10ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (266/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4323
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/10
- Argitaratze-data: 2012/09/28
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (266/2011 prozedura laburtua) aurkeztu da, 2008ko otsailaren 8ko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa prozeduraz arduratzen den Epaimahai kalifikatzailearen 2009ko apirilaren 6ko Akordioaren kontra jarritako berrikusteko errekurtso berezia onartzen ez duen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren kontra. Eta, Bilboko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal izango dute.
Arkauti, 2012ko irailaren 10a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


