Euskadi.eus
  • 1238/2012 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko epea luzatu egiten da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 793, 794, 795 eta 796/2012 zenbakidun ebazpenen bidez deitutako kudeaketa eta zerbitzuetako pertsonalaren, diplomatu sanitarioen, teknikari espezialista sanitarioen eta teknikari laguntzaile sanitarioen lekualdatze lehiaketan parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1238/2012 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko epea luzatu egiten da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 793, 794, 795 eta 796/2012 zenbakidun ebazpenen bidez deitutako kudeaketa eta zerbitzuetako pertsonalaren, diplomatu sanitarioen, teknikari espezialista sanitarioen eta teknikari laguntzaile sanitarioen lekualdatze lehiaketan parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4290
  • Xedapen-zk.: 1238
  • Xedapen-data: 2012/09/10
  • Argitaratze-data: 2012/09/26

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 793, 794, 795 eta 796/2012 zenbakidun ebazpenen 3.2 atalak dioenez ebazpen horiek 2012ko irailaren 5ean EHAAn argitaratu ziren, izangaiek 20 egun balioduneko epea daukate, ebazpen horiek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 3.1 oinarria betez eskabidea aurkezteko. Epea azken eguneko 14:00etan amaituko da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 49. artikuluak dioenez (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), Administrazioak ofizioz edo interesdunaren eskariz luza ditzake ezarritako epeak, kontrako agindurik ez badago, ezarritako epeen erdira arte gehienez, betiere zirkunstantziek hala eskatzen badute eta hirugarren baten eskubideak kaltetzen ez badira.

Azaldutako guztiagatik, eta ikusirik arazo teknikoengatik ezin dela eskabiderik aurkeztu hasieran aurreikusitako epean, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean (ekainaren 26ko 8/1997 Legea), Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legean (abenduaren 16ko 55/2003 Legea) eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen Dekretuan (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua) araututakoaren babesean, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan eskumenez baliaturik, honako hau

Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko epea luzatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 793, 794, 795 eta 796/2012 zenbakidun ebazpenen bidez deitutako kudeaketa eta zerbitzuetako pertsonalaren, diplomatu sanitarioen, teknikari espezialista sanitarioen eta teknikari laguntzaile sanitarioen lekualdatze lehiaketan parte hartzeko. Epe hau 2012ko urriaren 4an amaituko da, 14:00etan.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua), ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.