- EBAZPENA, 2012ko Irailaren 11koa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Futbol Federakundearen estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko Irailaren 11koa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Futbol Federakundearen estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4666
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/11
- Argitaratze-data: 2012/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Futbol Federakundea EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1988ko abenduaren 12an, 156. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.
Euskadiko Futbol Federakundeak 2012ko ekainaren 28an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Futbol Federakundearen estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, EAEko Auzitegi Nagusian, ebazpena jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.
(Ikus .PDF)


