Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2012. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den Azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2012. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den Azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 4505
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/19
  • Argitaratze-data: 2012/10/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko otsailaren 13ko eta martxoaren 12ko Ebazpenen bidez, HEOCean ezarritako euskara-mailak egiaztatzeko 2012. urteko ohiko deialdiak abiatu ziren, eta ekitaldi horretako deialdi guztietan arituko ziren Azterketa-batzordeko kideak izendatu ziren.

2012ko irailaren 12an Azterketa-batzordean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen izenean aritu den kideak, Carmen Rodríguez Núñezek, lan horietan jarraitu ezina adierazi du. Horregatik, aurrerantzean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen izenean arituko den kidea izendatu beharra dago.

Beraz, aipatu xedapenean agindutakoa betetzeko, eta Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduak eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez, honako hau

Lehenengoa. Carmen Rodríguez Núñezen izendapena gaurtik aurrera indarrik gabe uztea, euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izan baita 2012. urteko deialdietarako Azterketa-batzordean.

Bigarrena. Iñaki Varona Urbina izendatzea 2012. urtean arituko den Azterketa-batzordeko kide, aurrerantzean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izango baita.

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 19a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.